Prentsa Aretoa

2017/01/17

EAJ-PNVk babestu egiten du Eusko Jaurlaritzaren industria politikaren aldeko apustua, Euskadiren garapen ekonomikoa sustatuko duena

Luis Javier Telleriak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Batzordeko bozeramaile jeltzaleak, “herritar guztien ongizatea hobetzeko elkarlana” eskatu dio oposizioari, eta espainiar Gobernuari eskatu dio “gelditu ditzala euskal erakundeen aurkako erasoak”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako sailburuen agerraldiekin darrai, eta atzo Josu Erkoreka izan ondoren, gaur goizean Ekonomiaren Garapenaren eta Azpiegituren arduradunaren txanda izan da, Arantxa Tapiarena. Tapiak legegintzaldi berrian garatuko duen estrategia zehaztu du, Euskadik garapen ekonomikoaren bidean jarrai dezan. Legebiltzar-talde jeltzaleak babestu egin ditu bere lan-programa eta industria politika globala, malgua eta koherente baten diseinua, Euskadiko empresa-ehuna bultzatuko duena lehiakorragoak izate aldera. “Aurrean duguna planifikazio-proposamena da industria, teknologia, nekazaritza, arrantza, energia eta garraio azpiegituretako politikarako. Planifikazio koherentea eta errealista, Herri honek behar duen garapen ekonomikoa sustatzea lortzeko, euskal herritarren ongizatea hobetze aldera”.

Luis Javier Telleriak Sailaren konplexutasuna aitortu du, sektore zabalak hartzen baititu bere gain: industria, energia, garraioak, nekazaritza eta arrantza. Hori dela eta, nabarmendu du “horiek guztien artean konexioa lortzeko gaitasuna helburu bakarreko gai bakarra bilakatzek: Euskadiren garapen ekonomikoa”. Telleriak esan du industria dela euskal ekonomiaren motorra, eta halaxe jarraitu behar duela. “Industrian oinaritutako ekonomia egonkorragoa eta egituratuagoa da, eta menpekotasun gutxiago dauzka espekulazioekiko eta kontrola ezineko mugimenduekiko”. Nazioarteko egoera ekonomikoaren gorabeheretaz jabetuta, EAJ-PNVk Batzordean duen bozeramaileak balioan jarri du Tapia sailburuak programatutako lan-ildoa: politika malgua eta aldakorra den errealitatera egokitzeko gaitasuna duena. Telleriak errepasatu egin ditu Sailak datozen lau urteotan bultzatuko dituen lege, plan eta programak, eremu anitzetan: nazioartekotzea, ikerketa eta teknologia, energia berriztagarriak edo mugikortasun iraunkorra. “Ekimen potentea eta ondo planifikatutakoa, erakusten diguna Herri honentzat garapen ekonomikorako politika bat daukagula”. Estrategia hori aurrera eramateko, EAJ-PNVk Ganberaren laguntza eta oposizioko taldeen elkarlana eskatu ditu. “Jatorrizko proposamenak hobetuko dituen lana, ekonomia bultzatzeko beharrezkoa den elkarlana. Espero dugu amaiera emango zaiola ezezko borobilari”, adierazi du ordezkari jeltzaleak. Horrez gain, ezinbestekotzat jo du “espainiar Gobernuak iraganeko blokeo-politikei amaiera ematea eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzea, ekonomiaren garapenari bultzada emateko gure politikekin azkar jarraitzeko”. Madrilek judizializazioaren bidea alde batera uztea eta aldebikotasuna indartzearen alde egitea espero du EAJ-PNVk.