Prentsa Aretoa

2017/01/10

Rakel Molina, EAJ-PNVren legebiltzarkide berria Almudena Otaolaren ordez

Molinak iragan astean eman zuen akreditazioa eta gaur Eusko Legebiltzarraren Mahaiak deitu du.

rss Ezagutzera eman
Rakel Molina, EAJ-PNVren legebiltzarkide berria Almudena Otaolaren ordez

ARGAZKIA JAITSI

Rakel Molina, iragan astean akreditatu ondoren, EAJ-PNVren taldeko legebiltzarkide berri izendatu dute asteartean. Almudena Otaola ordezkatuko du, azken hori Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko gabinete buru izendatu baitute.

28 urteko legebiltzarkide gaztea Kazetaritzan lizentziatua da. Arabar Errioxako Eskuernaga-Villbuena udalerrikoa da, eta bertako Udaleko alkateorde eta Kultura saileko zinegotzia da.

Urtarrilaren 26rako ezarritako bilkuraren aurretik besterik egitea ezinezkoa denez, euskal Ganberaren Erregelamenduan ezarritako epeak betez, erakundeko Mahaiak egin dio dei legebiltzarkide berriari.