Prentsa Aretoa
2016/11/24
Egibar: “Hitz egin eta adostu beharra dago, gure hiztegitik beto-baldintzak baztertuta”
Joseba Egibar bozeramaile jeltzalearen iritziz, legegintzaldi berrira begira, aurrera egin eta konpondu bezalako aditzak elkarrekin lotuta egon beharko dira. “Gizarteak eskertuko du ondo daukaguna sendotzea eta badaukaguna berritzea, gure hiztegitik beto-baldintzak baztertuta”, adierazi du.
Joseba Egibarrek, EAJ-PNVren Legebiltzarreko bozeramaileak eta GBBren presidenteak, asmo eta desioak adierazi ditu eta, halaber, legegintzaldi berriran gainditu beharreko erronkak.
Iñigo Urkullu Lehendakari izendatzeko saioaren ondoren, Egibarrek alderdi politikoen arteko harremanak aipatu ditu, eremu horretan irismen handiagoko akordioak eman daitezkeelako, euskal politikaren erakundearteko isladarekin. “Elkarrizketa- eta akordio-eszenatokia finkatu beharra daukagu. Aurrera egin eta konpondu bezalako aditzak elkarrekin jokatzen ikasi behar dugu. Dauzkagun gauza onak tinkotu eta dagoena berritu, beto-baldintzak gure hiztegietatik alderatuz. Gizarteak eskertuko du aditz horiek jokatzen baditugu espazio sozio-ekonomikoan, gizarte babesean, eta bai bakean eta bizikidetzan, bai autogobernuan, horrek leku hobean utziko gaituelako”, esan du.
Egibarrek adierazi duenez, batzuek uste izango badute ere lidergo partekatuak EAJren alde egiten duela, lidergo partekatu horrek bere lekua behar du gainontzeko alderdi politikoetan eta euskal erakundeetan. “Euskadi herri plurala da eta kolore anitzak dauzka erakundeetan, bai Udaletan, bai lurraldeetakoetan, eta kasu honetan, Eusko Legebiltzarrean eta Jaurlaritzan; azken finean, euskal gizartea bezala. Euskal gizartea plurala da eta gizarte zibil eta antolatu hori ere beharko dugu, elkarren eraginez herri honen etorkizunerantz mugitzen den motorra izateko, helburu horiek betetze aldera.
Egibarrek nabarmendu du ahaleginak batzen direnean akordioak lortzen direla, eta eremu instituzionalean lortzen diren akordioek efektu biderkatzailea dutela gizartean. “Uste dut aditz horiek jokatzen saiatu beharra daukagula: hitz egin eta adostu, aurrera egiteko eta oztopoak gainditzeko. Guztion artean, gizarte honentzat partekatutako desio horietara iristeko. Horiek dira gure asmoak eta gure jokabidea, gure legebiltzar-taldeak ganbera honetan izango duen jardunean.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15