Prentsa Aretoa
2016/11/10
Azaroaren 23 eta 24an izango da Urkullu Lehendakari izendatzeko saioa
Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko Presidenteak jakinarazi du Lehendakaria izendatzeko data. Azaroaren 23an, asteazkenarekin, ekingo diote bilkurari. Bilkura horretan, Iñigo Urkullu berriro Lehendakari izateko hautagaiak hitzaldia egingo du.
Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko Presidenteak gaur jakinarazi du Lehendakaria izendatzeko data. Azaroaren 23an, asteazkenarekin, ekingo diote bilkurari. Bilkura horretan, Iñigo Urkullu EAJ-PNVren berriro Lehendakari izateko hautagaiak hitzaldia egingo du -90 minutukoa asko jota-, hamaikagarren legegintzaldirako bere gobernu-programa izango dena azaltzeko. Lehen bozketa egun berean izango da, arratsaldez, eta bertan Ganberako gehiengo absolutua behar da; alegia, 75 legebiltzarkidetik 38. Hautagai batek ere hori lortu ezean, hurrengo egunean bigarren bozketa izango da, eta boto gehien dauzkana izango da Lehendakaria. Beste hautagaitzarik aurkezten ez badute, datorren azaroaren 24an Iñigo Urkullu Lehendakari izendatuko dute.
Gasteizko Ganberak beste bilkura bat egin du gaur, eta legebiltzarkideen bateraezintasunei buruzko irizpena onartu du. Txosten horretan ez da arazorik jaso. Bilkura amaitutakoan, Presidenteak Lehendakaria izendatzeko data eman du ezagutzera.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15