Prentsa Aretoa

2016/11/10

EAJ-PNVk “Memoria Eguna” ospatu du Eusko Legebiltzarrean

Gasteizko Ganberak herritarrei eskatu die “ez dezatela iragana ahaztu, ezta gure gizarte osoak jasandako ondorio lazgarriak, eta bereziki biktimek jasandakoak. Biktima horien minaren eta pairamenaren injustizia aitortzea beharrezkoa da, eta eurei elkartasuna, gertutasuna, egia, aitormena eta erreparazioa zor dizkiegu”.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk “Memoria Eguna” ospatu du Eusko Legebiltzarrean

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak bat egin du “Memoria Eguna” dela-eta antolatutako ekitaldiekin. Hori dela eta, Bakartxo Tejeria Presidenteak Eudelek euskal udalei proposatutako testua irakurri du. Gasteizko Ganberak herritarrei eskatu die “ez dezatela iragana ahaztu, ezta gure gizarte osoak jasandako ondorio lazgarriak, eta bereziki biktimek jasandakoak. Biktima horien minaren eta pairamenaren injustizia aitortzea beharrezkoa da, eta eurei elkartasuna, gertutasuna, egia, aitormena eta erreparazioa zor dizkiegu”.

Era berean, Memoriarekin dugun hitzordu honen helburua da “elkarrizketa plurala eta gogoeta kritikoa sustatzea, iraganean gertatu eta berriro errepikatu behar ez den guztiari buruz; eta halaber, borondate eraikitzailea partekatzea, Euskadiren orainerako eta etorkizunerako bizikidetza ezartzeko. Bizikidetza horren oinarriak izango dira ideien pluraltasunaren errespetua, printzipio demokratikoak eta giza eskubideen defentsa”.

Presidenteak irakurritako adierazpenean esan du “berriro inoiz ez” direla gure artean indarkeriaren adierazpenak eta terrorismoa eman behar, ez eta justifikatu ere. Halaber, giza eskubideak urratzen dituen edozein mehatxuk gure kontrakotasun irmoa izango duela ere esan du. Legebiltzarrak gogoratu du “Euskadirentzako gure borondatea, bai orain eta bai etorkizunerako, bide baketsu eta demokratikoak sakontzean datzala, eraikuntza-formula bakar gisa bizikidetza libre eta baketsurako”.

Euskal ganberako Presidentearen hitzen ondoren, lore-eskaintza egin dute “Gauerdiko Iparrorratza” eskulturaren aurrean. Bertan parte hartu dute Legebiltzarrean ordezkatuta dauden taldeek, Alderdi Popularra izan ezik. Horren ondoren bi minutuko isilunea egin dute; eta, azkenik, ekitaldia amaitzeko “Agur Jaunak” interpretatu dute.