Prentsa Aretoa
2016/10/27
EAJ-PNVk gobernagarritasuneko akordioak lortu nahi ditu, "baina ez edonola izanda", Egibarren ustez
GBBko presidente eta Gasteizko legebiltzar-taldearen bozeramaileak adierazi du EAJ-PNVk gobernatzeko akordioak adostu nahi dituela; baina, halaber, ohartu du hori "ez dela edonola izan behar; baita bakegintzan, estatus politiko berrian eta gizarteko gaietan ere.
Joseba Egibarrek, ETB-1ean eskainitako elkarrizketa batean, gaitzetsi egin du EH Bilduk esatea EAJ-PNVrekin ez duela gizarteko gaien inguruan inolako akordiorik adostuko; eta, galdetu du zergatik "eremu horretan ezinezkoa" den. Horrela, "gurekin gobernatzeko aurreiritzia eta estigmatizazio batzuk daudelako" erantzun du.
"EH Bilduk badaki gurekin herri honetan gobernatu nahi badu epe ertain-luze batean, EAJ-PNVrekin akordioren bat adostu beharko duela. Gurekin gobernatzeak ez dio kutsatuko eta bere alternatibari eustea aukera emango dio. Baina, gutxienez, gobernagarritasunaren gaietan sartu beharko du. Beti ezin du oposizioaren burua izan. Herri honen ardatza izan nahi baduzu, ez dut esan nahi erdian egotea, baina arazo guztiei aurre egin behar die eta alderdi guztiekin hitz egin behar du, kasuak kasu, akordioak lortuta", ziurtatu du.
Ordezkari jeltzaleak adierazi duenez, alderdi guztien lehentasunetan, "Euzko Alderdi Jeltzalea barne", batzuk etxe barrura begiratzen dugu herri honen arazoei begira baino". PSEri dagokionez, PSOEren egoera kontuan hartuta eta Euskadin 9 legebiltzarkide lortu dituela, beharrak dituela esan du eta "gobernagarritasuna eta egonkortasuna" bermatu nahi duela dio, baina era berean, "ez du hitz egin nahi estatus politiko berriari buruz".
Bestalde, EH Bilduk adierazi du bere lehentasunak ez direla "herri-akordioetan" zentratzen, baina gobernagarritasuna apur bat zaila ikusten du, EH Bildu esker onez ikusi zuelako Podemosetik aurrean geratzea pasaden hauteskundeetan, oposizioaren liderra izanda".
Ildo horretan, Egibarrek nabarmendu duenez, "oposizioaren buruan egon nahi badu, oso zaila da aldi berean Gobernuan egotea". Hala ere, gobernuarekin gutxieneko akordioak adostea logikoa dela iritzi dio, "herritarrek txalotu eta eskertuko luketelako", bakegintza eta elkarbizitza, eta estatus politiko berriaren inguruan.
Horrela, Egibarrek salatu du EH Bilduk esatea EAJ-PNVk PSErekin akordioak adostea nahiago duela, "eurek, era berean, PSErekin eta Podemosekin hitz egingo dutela iragartzen dute gizarteko gaietan akordio zabalak lortzen saiatzeko". "Orduan, akordioak onak dira eurek proposatzen dituztenean, baina txarrak dira beste norbaitek egiten duenean?", galdetu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15