Prentsa Aretoa

2016/10/27

Hamaikagarren legegintzaldiko lehen bilkura arrunta

Eusko Legebiltzarrak Bateraezintasun Batzordeko kideak izendatu ditu. Kerman Orbegozo eta Joseba Zorrilla izango dira EAJ-PNVren ordezkariak

rss Ezagutzera eman
Hamaikagarren legegintzaldiko lehen bilkura arrunta

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak legegintzaldi berriko lehen bilkura egin du gaur goizean, iragan ostegunean (hilak 21) osatze-bilkura egin ondoren. Gaurko saioan Bateraezintasun Batzordeko kideak izendatu dituzte. Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldearen ordezkariak Kerman Orbegozo eta Joseba Zorrilla izan dira aukeratuak. Horrez gain, Orbegozo batzordeko presidentea ere izango da. Batzordeak 20 eguneko epea du irizpena emateko, 75 legebiltzarkideetako baten batek bateraezintasunik ote duen. Batzordearen irizpena Osoko Bilkurak onartu beharko du azaroaren 10ean, eta bilkura berean ezarriko du Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak inbestidura-saiorako data.