Prentsa Aretoa

2016/10/25

Legebiltzarreko Mahaiak XI. legegintzaldiaren lehen bilera egin du

Datorren ostegunean legegintzaldi berriaren lehenengo ohiko bilkura izango da behin behineko bateraezintasuneko batzordea hautatzeko.

rss Ezagutzera eman
Legebiltzarreko Mahaiak XI. legegintzaldiaren lehen bilera egin du

ARGAZKIA JAITSI

Astearte honetan egin dute Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren lehenengo bilera, iragan ostiralean eratze bilkura izan zenetik. Bakartxo Tejeria eta Iñigo Iturrate –Legebiltzarreko presidentea eta lehen idazkaria, hurrenez hurren- dira Mahaiaren ordezkari jeltzaleak. Bileran jakinarazi dutenez, Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos legebiltzar taldea eratu da ofizialki; eta, halaber, Joseba Egibar beste behin ere bozeramailea izango da.

Datorren ostegunean XI. Legegintzaldiaren lehenengo ohiko bilkura izango da behin behineko bateraezintasuneko batzordea hautatzeko eta 75 legebiltzarkideen espedienteak gainbegiratzeko.