Prentsa Aretoa

2016/10/24

Gutxitasun fisikoa duten pertsonak eta enplegu arrunta hizpide dituen jardunaldia

Eginaren Eginez, gutxitasun fisikoa duten pertsonen elkarteak gonbidatuta, EAJ-PNVko legebiltzarkideak egon dira ‘Gutxitasun Fisikoa duten pertsonak eta Enplegu Arrunta‘ hizpide dituen jardunaldian.

rss Ezagutzera eman
Gutxitasun fisikoa duten pertsonak eta enplegu arrunta hizpide dituen jardunaldia

ARGAZKIA JAITSI

Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Gasteiz Aretoan egiten ari dira jardunaldia eta helburua da gutxitasuna duten pertsonek lan-merkatuan sartzeko eta jarduteko dituzten aukerei zer aplikazio praktiko ematen zaien aztertzea, indarrean dagoen araudiari erreparatuta. 

Helburu horren esparruan, azterketaren ardatza izango da gutxitasuna duten pertsonak enplegu arruntean sartzeko prozesua zer neurritan sustatzen ari den jakitea.

Josune Gorospe, Amaia Arregi eta Jon Aiartza izan dira jardunaldian egon diren legebiltzarkide jeltzaleak.