Prentsa Aretoa

2016/10/20

EAJ-PNV-k eta PSE-EE batera aurkezten duten prenstsa oharra

Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkariak eta Euskadiko Alderdi Sozialista-Euzkadiko Ezkerra alderdiaren ordezkariak gaur goizean batzartu dira, Euskadin irekiko den hurrengo legealdira begira, gobernu akordioak lortzeko egon daitekeen aukera arakatzeko egiten ari den elkarrizketa irekiaren markoan.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV-k eta PSE-EE batera aurkezten duten prenstsa oharra

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Alderdi Jeltzalearen izenean bilerara joan dira Koldo Mediavilla, Joseba Egibar, Josu Erkoreka eta Jesús Peña. Sozialisten ordezkaritza osatu dute Iñaki Arriolak, Miguel Ángel Moralesek, Begoña Gilek eta José Antonio Pastorrek.
Bileran aztertu da EAJ-PNVk alderdi politiko ezberdinei ‘Akordiorako 10 topagune ardatz’ izenburupean luzatu dien agiria. Alderatze lanketa honetan PSE-EEk erantzun globala eman dio proposamenari.
Ordezkaritza bien arteko bilera produktiboa eta positiboa izan da, talde bien artean ireki den eztabaidan aurreikusitako gai guztietan sakontzeko erabakia hartu da Euskal Autonomi Erkidegoaren baitan gobernagarritasuna ahalbidetuko duten akordio politikoak lortzera begira.
Ordezkari talde biek adostu dute elkarrizketa prozesu irekiari jarraipena emango zaiola eta bileran ezarri dute bileretarako metodologia eta hurrengo batzarretarako egutegia, eta eraginkortasunaren helburuari begira, horiek denak diskretuak izatea erabaki dute.