Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2016/09/08

Urkullu: “Euskadi bide onetik doa baina ez gaude konforme: enplegu gehiago eta hobeak nahi ditugu, Autogobernu eta ongizate maila handiagoa"

Lehendakariak eta EBBren presidente Andoni Ortuzarrek I-25erako kanpaina ireki dute Vitoria-Gasteizen 75 hautagai jeltzaleekin eta ehunka alderdikide eta alderdizalerekin batera.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Urteotan harro sentitu izan naiz nazioarte mailako erakundeetara joan naizenean eta gure Herria ordezkatu behar izan dudanean. Euskadiko Lehendakari izateak hunkitu nau, herri txikia eta baliabide mugatuekin,baina asmo handiak dituena. Motibatu egiten nau Herri honek bultza egiteko duen grina. Hunkitu egiten nau pentsatzeak, etorkizun hurbilean, Euskadi mundu zabalean aurkeztuko dugula indarkeria behin betiko atzean utzi duen Herri gisa. Herri aktibo eta solidarioa, krisi ekonomikoa gainditzeko gaitasunarekin eta inor atzean utzi gabe. Herri modernoa, ekonomia irekiarekin eta abangoardiako industriarekin. Herri ezaguna mundu osoan, gure Osasun, Hezkuntza , Gizarte Babes  eta Berdintasunerako ditugun politikengatik ezaguna,hain zuzen. Gazteriari aukerak eskaintzen dizkion Herria, desberdintasunak gainditzeko konpromisoa partekatzen duena. Elkarrekin lan eginez, lortu egingo dugu".

Hitz hunkigarri horiekin itxi du Lehendakari eta berraukeratua izateko hautagai Iñigo Urkulluk gaur iluntzean I-25erako Euskal Hauteskundeei begira EAJ-PNVk abian jarri duen hauteskunde kanpaina hasierako ekitaldia. Mitina Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan ospatu da eta Eusko Legebiltzarrera aurkezten diren 75 hautagai jeltzaleez gain,  EAJ-PNVren ehunka herri kardudun eta barne kargudunekin elkartu dira beste horrenbeste alderdikide eta alderdizale . Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak ekitaldia itxi du alderdikide guztiei dei eginez. "Alderdikideok! Hamabost egun topera. Hamabost egun geratzen zaizkigu Euskadiko bazter guztietako botoak lortzeko. Euskadiri emango dizkiogun botoak dira, gure etorkizunaren aldeko botoak. Gainezka jarri behar ditugu hautestontziak gure botoekin. Gurea da etorkizuna, etorkizun hori Euskadirena delako!", esan die gogotsu Ortuzarrek.

Urkulluk baieztatu duenez "Euskadi bide onetik doa", hainbat daturekin abalatu duen baieztapena izan da, kaudimen mailari buruzko datuekin, giza,industria,berrikuntza, nazioartekotze, turismo,gaitasun esportatzaile  eta genero berdintasunaren adierazleen berri eman du herri hau "Europan erreferente" bihurtu dela azpimarratzeko. "Baina gu ez gaude horrekin konforme", ohartarazi die bertaratuei Arabako zerrendaburuak: "Euskadik etorkizunari begiratzen dio. Eboluzio berria iritsi da. Euskadi eraldatzeko eta modernizatzeko Egitasmoa aurkeztu dugu,hazten segitzeko, enplegu gehiago eta hobeak sortzeko, Osakidetzaren eta Euskadiko Hezkuntzaren kalitatea hobetzen jarraitzeko, behar duenak diru sarrerak bermatzeko errenta jaso dezan, enpresaren digitalizazioa babesteko, berrikuntza eta ekonomiaren nazioartekotzea bultzatzeko, Autogobernu eta ongizate maila handiagoa irabazteko". Helburu handi hau lortzeko bidean, Urkulluk " Herri eredu partekatua" aldarrikatu du, erakundeen arteko lankidetzan eta esparru publiko eta pribatuaren arteko adostasunean oinarrituta. "Herri hau elkarrekin eraikiko dugu. Gure egitasmoa Herri Egitasmoa da. Euskadik Gobernu sendo eta indartsua behar du. Gobernu indartsua, Espainian nagusi den ezegonkortasunaren aurrean, Euskadiren egonkortasuna bermatuko duena. Jaurlaritza indartsua, hazteko eta enplegu gehiago eta hobeak sortzeko behar dugun neurri sozio-ekonomikoak abian jarriko dituena. Gobernu indartsua, sendoa eta arduratsua, Euskadin ez dugulako errepikatu nahi Espainiar Estatuan gaur egun dagoen anabasa", esan du.

Ortuzarrek,bere aldetik, EAJ-PNVk kanpaina baikorra egingo duela iragarri du, proposamenez jositako kanpaina izango da. "Guk ez dugu iskanbila edo gatazka bilatuko. Hori geratzen da oposizioko mentalitatea dutenentzat. Guk eraiki egiten dugu. Herritarrei begietara begiratu nahi diegu eta zera esan nahi diegu: hauxe  da zuen momentua. Zer nolako Euskadi nahi dugun esateko momentua. Akordioan oinarrituta eraikiko dugun Euskadi, hori baita gure elkarbizitzaren oinarria. Gure Herrian ez ditugu nahi Madrilen ikusten ditugun eztabaida antzuak,  ez dugu  beren frustrazioek gure bizitzak kutsatzerik nahi. Aurrera egiten jarraitzeko momentua da. Zailtasunak gainditzen jarraitzeko. Betidanik egin izan dugun moduan. Ezberdinen artean hitz eginez eta elkarren artean adostuz ”, esan du jeltzaleen buruak. "Etorkizunera begiratzeko unea da. Helburu zehatzekin. Erronka egingarriekin,  hauen artean langabezia %10etik jaistea, 20.000 gaztek beren lehen lan aukera izatea, 100  ikerkuntza edo berrikuntza egitasmo estrategiko garatzea, industriak ekonomia errealean duen garrantzia areagotzea edo Abiadura Handiko Trena martxan jartzeko lanak burutzea", esan du Ortuzarrek.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA