Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/09/06

Urkulluren ustez “EAJ-PNV da egonkortasun, hazkunde eta modernizazioaren bermea”

Lehendakari eta berraukeratua izateko aurkezten den EAJ-PNVren hautagaiak Hernaniko Orona Fundazioan, kanpaina jeltzalearen ideia nagusiak azaldu ditu alderdikide eta alderdizaleekin antolatutako ekitaldi baten

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Urkulluk adierazi duenez, “Euskadik gehiago nahi du, etorkizuna guztien artean eraiki nahi du”. Honen ustez, etorkizun horretan “EAJ da egonkortasun, hazkunde eta modernizazioaren bermea”. Iñigo Urkulluk, berraukeratua izateko hautagaiak, hirurehun bat alderdikide eta alderdizaleren aurrean hurrengo legealdirako erronkak azaldu ditu. “Badugu esperientzia, proiektua eta taldea”, gehitu Urkulluk.

Urkullu Lehendakariak esan duenez, Euskadik Gobernu “sendoa” behar du, oraina bermatu eta etorkizun berri bat sortzeko gai dena. Bere hitzetan, “EH Bildu eta Podemos-ek Euskadi egonkortasunetik, adostasunetik eta arduratasunetik aldenduko dute. Iraganera bueltatzeko edota Estatuko egonkortasun falta ekidingo  duen Gobernua behar dela aldarrikatu du Urkulluk. Horretarako bermerik onena EAJ-PNV dela ziurtatu du. Aldi berean, indarrean jarri du Euskadiren  “elkarrizketa, adostasuna eta elkarlanaren eredua” eta deia egin du herria denon artean eraikitzeko, “inor atzean utzi gabe”.

Hitzaldian zehar, Iñigo Urkulluk adierazi du EAJ-ak Euskadi eraikitzeko programa aurkeztuko duela. Programa honen erdigunean pertsonak egongo dira eta helburu nagusia “enplegu gehiago eta hobea” lortzea izango da. Urkulluk aipatu du Euskadi modernizatu eta mundura zabaltzearen alde egingo duela lan, baita bizikidetza eta giza eskubideen arloan aurrera egitearen alde zein Autogobernua berritzearen alde.

“Hitza bete dugu”

Lehendakariak era berean baieztatu du bere Jaurlaritzak duela lau urte eman zuen hitza bete egin duela: 629 ekimen martxan daude, helburu ekonomikoak bete dira eta gizarte kohesioa lehenetsi da. Urkulluk gogorarazi du 2012an aurreko legealdiko gobernuak 6.300 milioi euro bideratu zituela Osasuna, Hezkuntza eta Gizarte Babesera. Aldiz, aurten 6.500 milioi euroko inbertsioa egin da. Egun, “oinarrizko zerbitzuak bermatuta daude”, ziurtatu du Urkullu Lehendakariak.