Prentsa Aretoa

2016/06/30

Zorrilla: “Herri Ekimen Legegileko Lege berriak herritarren partehartzea ahalbidetuko du bizitza sozial eta politikoan”

Joseba Zorrilla EAJ-PNVko legebiltzarkideak nabarmendu du duela 30 urteko lege hau aldatuta aukera irekitzen dela beste pertsona batzuk herri ekimenak sinatzen parte hatzeko; eta gainera, berritasun garrantzitsuenen artean, beharrezko babesa 30.000 sinaduratik 10.000ra jaisten da.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Legebiltzarrak osteguneko osoko bilkuran argi berdea eman dio Herri Ekimen Legegileko Legea (ekainaren 26ko 8/1986 Legea), iragan igandean 30 urte bete zituena, aldatzeari. Joseba Zorrilla legebiltzarkide jeltzaleak uste du Herri Ekimen Legegileko euskal Lege berria lege nahiko aurreratua dela: “bere helburua eskari sozialari erantzutea da, eta erraztasunak ematea herritarrek bizitza politikoan parte har dezaten eta, zehazki aspektu honetan, ekimen legegileko lanean parte har dezaten”.

Zorrillak lege berriaren berritasun nagusiak nabarmendu ditu. Nagusienetako bat da beharrezko sinadura kopuruaren murrizketa herri ekimen bat aurkezteko orduan, hogeita hamar milatik, hamar mila sinadurara. “Ez bakarrik euskal hauteskunde-erroldan izena emandako pertsonak, Euskadin bizi eta lan egiten duten pertsonek izango dute horretarako eskubidea”, esan du.

Bestalde, oreka bilatu da –operatiboa eta eraginkorra-, ekintzaileek Legebiltzarreko tramitazioan parte har dezaten. Oreka horrek Eusko Legebiltzarreko Erregelamendua egokitzea eskatuko du. Eta, amaitzeko, berritasunen artean teknologia berrien erabilera ere badago: sinadura elektronikoaren aukera eta datu pertsonalen babesa; eta baita dirulaguntzen zenbatekoen eguneraketa ere.

Amaitzeko, ordezkari jeltzaleak eskertu egin ditu ponentziako lanetan parte hartu duten pertsonen lana eta ahalegina, hala nola legebiltzar-taldeek zerbaitetan amore eman izana, gai horretarako Legerik onena izateko ahalik eta adostasun zabalena lortze aldera.