Prentsa Aretoa
2016/06/29
EAJ-PNVk pozez hartu du eskola-jantokien auzia artxibatua izan delako albistea, eta PPri eskatu dio salaketa faltsuengatik barkamenak eskatzea
Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak baieztatu du Fiskaltzak eskola-jantokien kontratazioaren inguruan ustezko iruzurra ikertzeko ireki zen kausa artxibatu izanak konfirmatzen duela Administrazioaren aldetik zuzentasunez, lege barruan eta gardentasun osoz jardun zuela.
“Hori da, hain zuzen, EAJ-PNVk azken hilabeteotan guztietan defendatu duen jarrera. Ez zegoen inolako jarduera irregularrik, PPk antolatutako “montajea” baino ez da izan Jaurlaritza eta EAJ alderdia ahultzeko helburuarekin”, esan du Iñigo Iturrate legebiltzarkideak. Iturratek gaineratu duenez “PPk oso salaketa larriak eta erabat faltsuak baliatu ditu bere lotsariak eta zabalik dituen fronte ugariak estaltzeko”.
EAJ-PNVk PPri ohartarazi dio politikan denak ezin duela balio eta Iñaki Oiartzabali eskatu dio bere gezur faltsua zuzentzea eta barkamenak eskatzea. “Alde batera utzi behar da politika egiteko modu hori. Aurkariak gezurrekin erasotzeari utzi behar zaio eta arduraz jardun beharra dago, duintasun apur bat badago, behintzat”. Komunikabideei eginiko adierazpenetan, Iturratek berriz azpimarratu du auzi hau enpresen konpetentzia kontua zela eta alderdi politiko batek, PPk, beste alderdi politiko baten kontra “jaurtitzeko arma” gisa erabili izan duela. “PPk jarduteko molde horietara ohitu gaitu, baina gero epaimahaiak dira jokaera horiek zuzendu behar dituztenak”. “Ordezkari publikoek bestela jokatu beharko lukete” amaitu du jeltzaleen ordezkariak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15