Prentsa Aretoa

2016/06/09

EAJ-PNVk ahalegin koordinatua eskatu die alderdiei, krisitik irtetzeko eta enplegu gehiago sortzeko

Josune Gorospe legebiltzarkideak baloratu egin ditu gizarteak eta Eusko Jaurlaritzak egiten diharduten ahaleginak egoera ekonomiko zailaren aurka borrokatzeko, eta taldeei eskatu die konfrontazioa alde batera utz dezatela eta norabide berean bultza dezatela.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk ahalegin koordinatua eskatu die alderdiei, krisitik irtetzeko eta enplegu gehiago sortzeko

ARGAZKIA JAITSI

“Uste dut euskal gizarteak hobeto baloratuko gintuztela elkarlanean gehiago jardungo bagenihardu, eta ez horrenbeste norgehiagoka, Euskadi hobe bat lortzeko”. EAJ-PNVko legebiltzarkideak, Josune Gorospek, gainontzeko alderdi politikoei elkarrulertzea eskatu die, Eusko Jaurlaritzarekin eta gizartearekin batera egunetik egunera hobetzeko lanean laguntzeko. Gorospek adierazi duenez, elkarrizketaz eta hitzarmenez, guztiok norabide berean, errazagoa izango da krisiaren ondoriozko arazo larriei aurre egitea.

EAJ-PNVk partekatu egiten ditu Iñigo Urkullu Lehendakariak legealdi hasieran ezarritako lehentasunak; ekonomiaren berraktibatzea eta enplegua sortzea, osasun sistema ona, hezkuntza unibertsala eta prestatua kanpoan lehiatzeko, eta gizarte babeserako eredu sendoa. “Euskadin, Gizarte Ongizatea iraganean baino hobea da gaur. Osasuna, hezkuntza eta gizarte babeserako sistema beti egongo dira bermatuta eta ez dute mehatxurik jasango. Gure ardatzak dira, baita Jaurlaritzarenak eta alderdi honenak ere, gure herri-identitatearen parte ere badirelako. Gure balorea eta gure aktibo nagusienetakoak dira”. Baina erronka bat dagoela gaineratu du Gorospek, gure arreta osoa bereganatu behar duena eta Eusko Jaurlaritzaren lan osoa biltzen duena: langabezia-tasak.


Azken urteotan Euskadiko enplegu-tendentzia positiboa izaten ari bada ere, kalitatezko enpleguaren aldeko borroka da EAJ-PNVren helburu nagusia. Legebiltzarkide jeltzaleak ohartarazi du langabeziak desberdintasun soziala ekar dezakeen faktore bat izan daitekela. “Hazkundea enplegura eraman behar dugu, eta kontratazioa kalitate handiagoko enpleguan bilakatu”. Dagoeneko errekuperazio-fase horretan gaude, gaineratu du Gorospek: hamarrenka igotzen goaz, baina sufritzen ari den jendea dago eta, ondorioz, “gure konpromisoa eurekin izan behar da. Enplegu-kalitate gehiago behar dugu. Jendeak bere bizitza-proiektuak garatu ahal izatea behar dugu”.