Prentsa Aretoa
2016/05/20
Telleria: “Arduragabekeria larria litzateke Turismo Legea ez onartzea, sektorea hori eskatzen ari denean”
EAJ-PNVk gogoratu du araua Turismo Mahaiaren aho bateko akordioaz iritsi zela Euskal Ganberara, eta legebiltzar-taldeei eskatzen die adostasuna indartzearen alde, eta ez horren aurka, egin dezatela lan.
EAJ-PNVko legebiltzarkideak, Luis Javier Telleriak, legebiltzar-talde guztiei eskatu die lan eraikitzailea eta serioa egin dezatela Turismo Legea aurrera eramateko. “Ez da egia, PSE-EEk dion bezala, zorroztasun eta akordio faltarik duenik. Jaurlaritzak Ganberara ekarritako Legea sektorearen adostasunaz iritsi zen. Eurekin egin zen lan, Turismo Mahaian, eta ekarpen gehienak onartu zitzaizkien. Eurak dira interes gehien daukatenak lege hau legegintzaldi honetan bertan errealitate egiteko. Hori da eskatzen digutena, eta gure ardura da erantzutea eta kritika eraikitzailez erantzutea, ez kritika suntsitzailez”, adierazi du Telleriak.
Lege Proiektua zuzenketa-fasean dago orain, agerraldiak amaitu ondoren. “Legebiltzarrera etorri nahi izan duten guztiak entzun ditugu eta baita euren iruzkinak jaso ere. Baina asko izan dira, baita ere, agertzeari uko egin diotenak. Izan ere, uste zuten dagoeneko parte hartu zutela testuaren lanketan, eta premiaz tramitatzea nahi zuten”: EAJ-PNVko legebiltzarkideak baztertu egin du alderdi sozialistaren bertsioa. Alderdi horren esanetan, agerraldi batzuk ez egiteko arrazoia “agendak adosteko arazoak” izan da. Telleriak gogoratu du Ernesto Gasco zinegotzi sozialistak Batzordeari eskerrak eman zizkiola hitzordua adosteko erraztasunengatik. Telleriak esan du agerraldien agenda moldatu egin dela, iritzia ematera etorritakoen beharren arabera.
“Legea nahi dute, sektorearentzako babesa nahi dute, eta bezeroei eskaintzen dieten zerbitzuen kalitatea hobetzea dute helburu. Nahi ez dutena da Ganbera honek bere itxaropenak itotzea”. EAJ-PNVk aitortu du legegintzaldia amaitzeko denbora gutxi falta dela, eta, horregatik, taldeei eskatu die egoerak eskatzen duen bezala jokatu dezatela. “Sektorearekin konpromiso bat daukagu, eta ezin dugu denbora galdu eta endredatzen ibili inora ez garamatzaten eztabaidatan”.
Zentzu horretan, legebiltzarkide jeltzaleak taldeak animatu ditu zuzenketak garaiz aurkeztera (ekainaren 10era arte daukate epea), eta legea bilkuraldi honetan onartzea ahalbidetuko duen negoziaketa bat irekitzear. “Turismo Legea, lege guztiak bezala, hobetu daiteke, eta elkarlanean emaitza onak eman ditzake. Hobetu beharrak baldin badaude, zuzendu ditzagun eta aberastu dezagun testua, gure ekonomiarentzat funtsezkoa den sektorearen beharrei erantzute aldera. Hori da behar duguna eta hori da eskatzen duguna”. Ez da kapritxoa, Telleriak gaineratu duenez, betebeharra da. “Legebiltzarkideak herritarren ordezkariak gara, euren alde gaude lanean, eta eurei erantzutea da gure erantzunkizuna. Sektoreak Lege hau nahi badu, gure betebeharra da azken minuturaino lan egitea errealitate bilakatu dadin”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15