Prentsa Aretoa
2016/05/12
Iñaki Agirre: “Europak izaera humanista errekuperatu behar du, eta errefuxiatuen dramari erantzun azkarra eta justua eman”
EAJ-PNVk Europako gobernuen humanitate eta pertsonekiko konpromiso falta salatu du. “Estatu kideak dira egoera lotsagarri honen benetako arduradunak, eta baita gerretatik zein gatazka armatuetatik ihes egiten dutenek pairatzen diharduten tratu insolidarioaren arduradunak”.
-
Agirre: “Euskadira etortzen dana bere etxean dago” 2016/05/12
“Europa beti izan da Euskadiren ametsa, Europa bateratua eta arimaduna, erreferentea demokrazian, askatasunean eta giza eskubideetan”. Iñaki Agirre legebiltzarkideak bere egin ditu Iñigo Urkullu Lehendakariak martxoko adierazpen institucional batean esandako hitzak, Europar Batasunari eskatzeko izaera hori berreskuratu dezala eta amaiera eman diezaiola balio-krisiari, agerian geratu denari “pertsona errefusiatuek pairatzen diharduten dramaren ondorioz”. EAJ-PNVko ordezkariaren ustez, pertsona izan behar da proiektu ororen ardatz, baita europar proiektuarena ere. “Europan sinisten dugu, baina kritikoak izan beharra daukagu, eta erakutsi beharra dauzkagu gure haserrea, atsekabe sakona eta amorrua, Europako estatuen politikak ikusita. Izan ere, euren interesak lehenesten dituzte, pertsonen interesen gainetik. Berekoikeria eta gizatasun falta horiek dira lotsa eta tratu insolidario honen errudunak”, esan du Agirrek.
EAJ-PNVk berriro ere arbuiatu du EB-Turkia akordioa, “Batasunaren baloreei eta konpromisoei uko egitea delako”, eta baita Batzordearen azken proposamenari ere, duela urtebete konprometitutako pertsona-kupoak onartzen ez dituzten estatuak zigortzekoari. Legebiltzar-talde jeltzaleak konpromiso hirukoitza eskatu dio EBri: elkartasuna, ardura eta legalitatea. Elkartasuna, adierazi du Iñaki Agirrek, luzamendutan aritu gabe behar-egoera gogorrean dagoenari laguntzeko; ardura, Europak giza eskubideen eta pertsonen duintasunaren defentsa bere gain har dezan; eta legalitatea, nazioarteko zuzenbidea bete dezan.
EAJ-PNVko legebiltzarkideak beharrezkotzat jo du “korridore humanitarioak ezartze aldera, ahalbidetuko dutenak errefuxiatuak jasotzea eta eurei babesa ematea Europar Batasuneko kide diren 28 Estatuen artean”, eta hori eskatu die europar gobernuei. Gainera, Iñaki Agirrek ahaleginak bikoizteko eskatu die, krisi honetan desagertutako milaka umeak aurkitzeko.
Eskaera hauek erdibideko zuzenketa batean jaso dira, beste batzuekin batera, Euskal Ganberako taldeen guztiek babestu dutena. Testuak erantzun azkarra, eraginkorra eta humanitarioa eskatzen du errefuxiatuek pairatzen duten injustiziaren mina eta inpotentziaren aurrean. “Pertsona guztiak babestu behar ditugu, eta gehien behar gaituena lagundu. Hori da gure borondatea, gure konpromisoa, eta gure izaera”, bukatu du Agirrek.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15