Prentsa Aretoa

2016/05/09

Egibar: “Borondate politikoa badago, oraindik denbora dugu autogobernuari buruzko oinarriak ezartzeko”

Legebiltzar-talde jeltzaleko bozeramaileak esan duenez, EAJ-PNVk gutxieneko oinarriak eskaini dizkie gainerako talde parlamentarioei euskal autogobernua gaurkotzeko. “Legegintza amaitu baino lehen ahal bada, ondo; bestela, ezinezkoa bada, ondo legoke oinarri tinkoak ezartzea datorren legegintzaldian garatzeko”.

rss Ezagutzera eman
Egibar: “Borondate politikoa badago, oraindik denbora dugu autogobernuari buruzko oinarriak ezartzeko”

ARGAZKIA JAITSI

  • Joseba Egibar. Elkarrizketa osoa, Onda Vasca.
    2016/05/09

    ARTXIBOA JAITSI

Onda Vasca irratian eginiko elkarrizketa batean, Egibarrek adierazi du oso zaila izango dela egungo legealdian testu artikulatua adostea; baina, bere ustez, oinarri politikoak adostu ahal dira euskal borondate politikoa eguneratzeko, subjektu politiko bat aitortzeko eta erabakitzeko eskubidea gaurkotzeko”.

Hauteskunde prozesuak

Ekainaren 26ko Hauteskunde Orokorren inguruan galdetuta, Egibarrek esan du normala dela gizartea haserre eta nekatuta egotea. “Aurreko hauteskundeen aurrekanpaina kontuan hartuta, ia hamar hilabete igaro dira, ia urtebete hauteskundeak deitu zirenetik. Eta horren emaitzek agerian utzi dute alderdi espainiarren eta talde berrien porrota akordioak heltzerakoan”.

Euskadiko hauteskundeak alderatuta, Egibarren ustez, bi hauteskunde desberdin dira, garai desberdin batean. “Biak alderatzea logikoa da, euskal gizarteak konpara ditzan. Gure leloari eutsiko diogu: ‘Lehenik, Euskadi’. Eta Estatu espainiarrean izandako porrota kontuan hartuta, gurea lehenik Euskadi dela nabarmenduko nuke, jendeak jakin dezan zer dagoen jokoan euskal agendan”.

Ildo horretan, Egibarrek esan du hauteskunde-prozesuak ez direla egokienak akordioetara heltzeko, baina “zailtasunak zailtasun, Eusko Legebiltzarrean beti izan da ukitu desberdina. Lehentasunak mahai gainean jarriz gero, eta Jaurlaritzak lege-proiektuak onartzeko dituen aukeraren baitan, agian gainerako legebiltzar-taldeen sen hobea izango lukete eta lege gehiago onartuko genituzke”.