Prentsa Aretoa

2016/05/06

ETBk Nafarroan berriro emititzea eskatu dute EAJ-PNVk eta EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean

EAJren eta EH Bilduren legebiltzar-taldeek legez besteko proposamen bateratua aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean, ETBk Nafarroan berehala berriro emititzea eskatzeko.

rss Ezagutzera eman
ETBk Nafarroan berriro emititzea eskatu dute EAJ-PNVk eta EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean

ARGAZKIA JAITSI

Proposamena sinatu duten bi taldeek uste dute espainiar Gobernuaren erabakia, ETBk Nafarroan zituen emisioak bertan behera uztaraztekoa, “oso larria dela” nafar guztiak “kaltetzen dituelako, euren eskura dauden komunikazio eta informazio-bideetarako sarbiderako eskubidea urratzen duelako”. Halaber, EAJk eta EH Bilduk uste dute erabaki horrek “agerian uzten duela, beste behin ere, UPNk eta PPk euskararekin eta Euskal Herriarekin zerikusirik duen ororekin duten obsesioa”. “Nafar herritarrek eskubide osoa dute ETB ikusteko eta erakundeen ardura da eskubide hori bermatzea”, ondorioztatzen dute.

Ildo horretan, EAJk eta EH Bilduk sinatutako testua amaitzeko, ETBren Nafarroako emisioak laster eta azkar ofizializatzea eskatzen dute.