Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2016/05/03

EAJ-PNVk EH Bildu, PSE, PP eta UPyD alderdiei proposatu die ostiralean bertan alde biko bilerak egitea Estatus Berrirako oinarriak ezartzen saiatzea helburu

Ortuzar izango da “ahalik eta akordiorik zabalena” bilatuko duen ordezkaritza jeltzaleko buruak, akordio hori izan dadin oraingo legegintzaldian Autogobernu Lantaldearen lana burutzeko eta hurrengo legegintzaldira begirako “adostasunerako abiapuntua”

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk EH Bildu, PSE, PP eta UPyD alderdiei proposatu die ostiralean bertan alde biko bilerak egitea Estatus Berrirako oinarriak ezartzen saiatzea helburu

ARGAZKIA JAITSI

Andoni Ortuzarrek, Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, eskutitz bana bidali die gaur Autogobernu Lantaldean ari diren alderdietako agintari gorenei (EH Bilduko Hasier Arraiz, PSE-EEko Idoia Mendia, Euskadiko PPko Alfonso Alonso eta UPyDko Gorka Maneiro ). Eskutitz honetan, ostiral honetan bertan, Eusko Legebiltzarrean, aipatutako Autogobernu Lantaldeak bere azken bileran gomendatu eta proposatu zituen alde biko bilerak egitea proposatzen die. Idazkian ere Ortuzarrek Arraiz, Mendia, Alonso eta Maneirori planteatu die “Estatus politiko Berriaren oinarriak ezartzeko akordio ahalik eta zabalena lortzeko aukerak arakatzea”. EBBren presidenteak era berean esan die ordezkaritza jeltzaleko buru izango dela Andoni Ortuzar bera. Ortuzarrek era berean aurreratu du EH Bildu, PSE-EE , Euskadiko PP eta UPyD alderdiei “akordiorako zirriborro irekia” eskura emango zaiela “orain arte egin diren ekarpen ezberdinek osatua eta hasierako adostasun baten abiapuntua izan daitekeena”.