Prentsa Aretoa
2016/05/02
Arabako EHU/UPVren errektoreordetzaren aurkako erasoak gaitzetsi ditu EAJ-PNVk
EAJ-PNVko legebiltzar-taldeak gaitzetsi egin ditu gaur gauean Arabako kanpusean izandako erasoak; izan ere, talde ezezagunak errektoreordetzaren kontra erasoa egin du. “Bortizkeria ez da inoiz aldarrikapenerako bidea izango eta, gainera, bortizkeriak legitimitatea kentzen die eragileen ideiei”, esan du Jone Berriozabal legebiltzarkideak.
Talde jeltzaleak solidaritatea agertu dio komunitate unibertsitario osoari; eta, halaber, Unibertsitatearen lana aldarrikatu du errespetua eta norberaren ideiak era baketsuan defendatzean. Berriozabalek gaineratu duenez, “inork ezin du bortizkeria edo beldurra erabili bere helburuak lortzeko. Bortizkeriaren aldarrikapen oro gaitzetsi behar da. Bere egileek gizartearen haserrea baino ez dute lortzen”.
Instituzioen ordezkariek eta EAJ-PNVko barneko karguek bat egin dute eguerdian errektoreordetzaren kanpoko aldean izandako isileko elkarretaratzearekin. Bost minutuko isilunea egin ostean, azken egunetan erasotuak izandako eraikinak bisitatu dituzte. “Solidaritatea agertu eta bortizkeria errefusatu nahi izan dugu”, esan du Berriozabalek.
Erasoak gaitzesteko ekitaldian egon dira, besteak beste, Jose Antonio Suso, ABBko presidentea; Ramiro Gonzalez, Arabako ahaldun nagusia; Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea eta EAJ-PNVko legebiltzarkideak, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin batera.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15