Prentsa Aretoa

2016/04/25

Telleria: “Epaileek eta Espainiako Gobernuak cannabisaren kontsumoaren erregularizazioan aurrera egin behar dute”

Cannabisaren klubek egiten duten lana defendatu du EAJ-PNVk, osasunerako kaltegarria den sustantzia horren kontsumo arduratsuan eta ordenatuan. “Elkarte horiek eredua izan daitezke kudeaketa eta autoerregulario on baterako”.

rss Ezagutzera eman
Telleria: “Epaileek eta Espainiako Gobernuak cannabisaren kontsumoaren erregularizazioan aurrera egin behar dute”

ARGAZKIA JAITSI

  • Telleria: "Debekatzeko politikak ez dira eraginkorrak”
    2016/04/25

    ARTXIBOA JAITSI

“Cannabiseko klubak eredu juridikoa, administratiboa eta antolatzeko arauak dira; eta, pauso zentzudunak emateko aukera izan daitezke osasunerako kaltegarria den sustantzia era askean erabiltzeko”. EAJ-PNVk uste du elkarte pribatu hauek kontsumorako eredu ordenatua eta autoerregulatua garatzen dituztela; eta, gainera, instituzioekin harreman estuan praktika oneko mekanismoak ezartzeko eta aurreikusteko, eta erabiltzaileen osasunean sortzen dituen aurreiritziaz ohartzeko. Baina, legebiltzarkide jeltzaleak ohartu duenez, etengabeko segurtasun juridikorik gabe daude. Horregatik, Adikzioen legea, eta aurretik cannabiseko kluben erregulazioaren ponentzia, egoera hori saihesten saiatu dira. Telleriak gogoratu du, Auzitegi Gorenaren azken egintzetan bezala, hauetako klubaren bat egoera larrian utzi dutela itxiaraziz edo zuzendaritza batzordeak inputatuz osasun publikoaren kontrako delituak leporatzeagatik. Debekatzeko politikak, ordezkari jeltzalearen aburuz, ez dira eraginkorrak, eta gainera, mafiak eta merkatu beltza laguntzen dituzte.

EAJ-PNVk eskatu du, legez besteko proposamena sinatu duten taldeekin batera –EH Bildu eta PSE-EE, Justizia Administrazioak eta Espainiako Gobernuak “urratsak tinko eman ditzatela cannabisaren kontsumoa arautzeko, beti kontuan hartuta, osasunerako kaltegarria den produktua dela”.

“Norbaitek agerian utzi nahi badu guk cannabisaren kontsumoa babesten dugula, gezurretan ari da”, esan du Telleriak. “Askatasunari eta erantzukizunari begira ari gara, baina ez kontsumoaren etenari begira cannabiseko klubetan, Legebiltzarra honek Adikzioen Legearen barnean gehiengo handi oso handiarekin onartu zuen bezala. Babestu behar ditugun gizartearen eskubidez eta norbanako askatasunez hitz egiten ari gara; era berean, prebentzioan eta kalteen murrizketarako politiketan lan egin behar dugu”.

Legebiltzarkide jeltzaleak gaineratu duenez, “ez dugu sustantzia horren ondorio kaltegarria ukatzen, baina objetiboki osasunerako kaltegarria izateak ezin du bere debekua justifikatu; are gehiago, gizartean erabat barneratuta dagoenean. Kontsumoa agerian da, alkohola bezala, baina segurtasun juridikoa izatea nahiago dugu, kontrolarekin”. Legebiltzarreko Osasun batzordean onartutako testuan aipatzen da beste herri batzuek ere cannabiseko kontsumoa erregulatzea eskatu dutela, arautzeko hainbat ereduekin.