Prentsa Aretoa
2016/04/14
UCIk antolatutako Women World Tour zirkuitu berrian Emakumeen Bira berriro onartzea eskatu du EAJ-PNVk
Peio Iparragirre Legebiltzarkide jeltzaleak EiTBko zuzendaritzaren konpromisoa nabarmendu du emakumezkoen kirola babestean, eta, kasu honetan, Emakumeen Bira euskal txirrindularitza emakumezkoen proba.
Gaur, Eusko Legebiltzarreko ohiko bilkuran, ordezkari jeltzaleak parte-hartzea eskatu du, Jaurlaritzarekin eta Emakumeen Biraren antolatzaileekin batera, Nazioarteko Txirrindularitza Federazioarekin (UCI) egiten diren kudeaketa eta harremanetan; eta, halaber, konponbide aproposena adostu dezatela Emakumeen Bira World Tourreko zirkuitu berrian berriro onartzeko.
Ildo horretan, EAJ-PNV, EH Bildu eta PSE taldeen transakzioko zuzenketari esker –aho batez onartutakoa-, Emakumeen Birarekin hitzarmena eskatu dute datozen urteotan txirrindularitza probaren telebista bidezko jarraipena ziurtatzeko. “Hitzarmen horren bidez, EiTBk Emakumeen Birari Women World Tourreko partaide izateko UCIk ezarritako telebista-estaldura ziurtatuko dio”, esan du Iparragirrek.
Ordezkari jeltzaleak azaldu duenez, dagoeneko iazko azaroan, EAJ-PNVk ekimen bat erroldatu zuen. Horretan, Legebiltzarrak Jaurlaritzari eta EiTBko zuzendaritzari eskatzen zien, Emakumeen Biraren antolatzaileekin batera, UCIrekin beharrezko kudeaketak egiteko eta konponbide aproposa adosteko UCIk berak antolatutako World Tourreko zirkuitu berrian Emakumeen Bira proba berriro onartzeko.
Azkenik, Iparragirrek talde jeltzalearen konpromisoa agertu du orokorrean emakumezkoen kirolarekin; eta, halaber, EiTBko zuzendaritzaren konpromisoa nabarmendu du. Izan ere, EiTBk Emakumeen Biraren etapa bakoitzaren ordu erdiko laburpena emango du, baita azken etapa osoaren zuzeneko emankizuna ere.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15