Prentsa Aretoa

2016/03/23

EAJ-PNV, Bruselako biktimekin

EAJ-PNVko legebiltzar taldeak bat egin du Bruselako atentatuak gaitzesteko bost minutuko kontzentrazio isilarekin.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV, Bruselako biktimekin

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVko legebiltzarkideek, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentearekin batera, bost minutuko isilunea egin dute Bruselako atentatuak gaitzesteko, eta biktimen familiei elkartasuna adierazteko. Kontzentrazioa, Eusko Legebiltzarraren kanpoaldean  izan da, biktimak oroitzeko eskulturaren ondoan.

Ordezkari jeltzaleek gogor gaitzetsi dituzte Belgikako hiriburuan izan diren atentatuak."Gaur, denok biktimekin gaude. Gaur, gure solidaritate sendoena, biktimen familiei eta lagunei. Jakin behar dute bakarrik ez daudela". Terrorismoaren aurrean, EAJ-PNVk demokrazia, batasuna, askatasuna eta bakea aldarrikatu ditu."Elkarlanetik, terrorismoa amaiaraziko dugu, baina giza eskubideak errespetatuta. Bakearen eta askatasunaren alde lan egingo dugu; ez dugu amore emango izua agertu nahi dutenen aurrean".

EAJ-PNVren aldetik, gizarteari eskatzen diogu basakeria guztiak errefusatzeko, "basakeria horren jatorria edozein izanda. Ezin ditugu gizarte taldeak estigmatizatu, haiek ere biktimak direlako".