Prentsa Aretoa

2016/03/17

EAJ-PNVk espainiar Gobernuari eskatu dio erizainen preskripziorako dekretua indargabetu dezala

Kerman Orbegozo legebiltzarkide jeltzaleak testu berri bat idaztea eskatu du, eskumenak errespetatuko dituena eta profesionalekin zein erakundeekin adostuko dena.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk espainiar Gobernuari eskatu dio erizainen preskripziorako dekretua indargabetu dezala

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk berriro egin dio uko errezetarik behar ez duten botikak erizainek ematea arautzen duen Errege Dekretuari. Aurkako jarrera hori partekatzen du baita ere Osasun sailburuak, Jon Darponek, berak Ministerioari idatziz eskatu baitzion bertan behera utz zezala. Kerman Orbegozo legebiltzarkideak espainiar Gobernuari eskatu dio “dekretu hori geldiarazi eta lege berri bat egin dezala”. Orbegozok eskatu du arau berri horrek erkidego autonomoen eskumenak errespetatu ditzala, eta medikuntzako eta erizaintzako profesionalen partehartzea izan dezala. “Dekretuak talka egiten du Euskadik osasunaren eremuan dauzkan eskumenen kontra. Protokoloak Madrilen balioesten dira, eta hori ez dugu onartzen. Gainera, ez da inoren inplikazioa bilatu; eta bereziki, ez da kaltetutako profesionalen partehartzea bilatu”. Orbegozok adierazi duenez, “Osasun Ministerioak aukera bikaina galdu du osasun-zerbitzuak hobetzeko, taldeen lana nabarmentzeko eta, arduraz, erizaintzako sektorearen aspaldiko xede bati erantzuteko: eginkizun berriak garatzea”.

Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztu zuen Auzitegi Gorenean Errege Dekretu horren aurka, kautela-suspentsioa eskatuz. EAJ-PNVk Eusko Jaurlaritzari gonbitea egiten dio “lege- eta arau-baliabide guztiak erabiltzen jarraitzera, erizainek bere lana segurtasun juridikoz eta bermez egiten jarrai dezaten”.