Prentsa Aretoa

2016/03/14

EAJ-PNVk Foru Aldundiak babestu ditu sor-markak bultzatzeko eta Arabar Errioxako ardoak bereizteko

Hiru Foru Aldundiak izan dira Eusko Legebiltzarrean mahastiaren eta ardoaren kalitatearen defentsari buruzko lege-proiektua aztertzeko. Aldundien ahaldunek babesa eman diote mahastiaren eta ardoaren sektoreari; eta, halaber, neurriak eskatu dituzte “Estatuaren erasoen aurrean”.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Foru Aldundiak babestu ditu sor-markak bultzatzeko eta Arabar Errioxako ardoak bereizteko

ARGAZKIA JAITSI

Hiru Foru Aldundien ordezkariek bat egin dute Legebiltzarrean, mahastiaren eta ardoaren sektoreari babesa emateko; izan ere, Euskadik lau sor-marka batzen ditu: Arabako Txakolina, Bizkaiko Txakolina, Getariako Txakolina eta Errioxa. Foru Aldundiek babestu dute gure lurraldeen sor-markak bultzatzeko eta Arabar Errioxako ardoen bereizteko beharra. “Egun, sektorea beldur da Espainiako Gobernuak dekretua onartu duelako araudi komunitarioa aldatzeko, eta beraz, landareen inguruko aldundien eskumenak murrizten ditu”. Aldundiek salatu dutenez, atzerapauso bat da, eta Estatuaren zentralizatzeko politikaren adibidea da. Gainera, Arabako Aldundiak esan du arrisku bat dela ekoizteko ereduarentzat, Arabar Errioxakoa, hain zuzen; kalitatean oinarrituta dagoelako eta ez kantitatean.

Arabar Errioxako ardoaren berezitasunak onartuko lukeen eredu bat arautzearen alde egin dute aldundiek, merkatuak produktuetan pertsonalitatea eskatzen duelako. “Arabar Errioxako ekoizpena ezin da geratu bakarrik salneurri baxuek oinarritutako sor-marka batean”.

EAJ-PNVk Foru Erakundeei laguntza eskaini die bereizteko ereduak bilatzeko orduan. Luis Javier Telleria legebiltzarkide jeltzalearen hitzetan, “Arabar Errioxako etorkizuna, bere identitateari eta ezaugarriei eustean datza: ekoizpen-ereduak, paisaiak, upeltegiak eta kalitatea handia. Mahastiaren eta ardoaren kultura arriskuan dago Europako araudien ondorioz -sor-marka eta ardoaren kalitatetik at daudenak-, eta, baita ere zentralizatzeko araudiaren ondorioz, autonomien eta aldundien eskumenak murriztuz.

Talde jeltzaleak lan egingo du sektorea defendatzeko eta Arabar Errioxako ardoek kalitateko mailari –nazioarteko merkatuetakoak- eutsi diezaioten.