Prentsa Aretoa
2016/03/10
EAJ-PNVk amiantoaren ondoriozko kaltetuentzako konpentsazio-funts bat eskatu dio berriro Espainiako Gobernuari
Jon Aiartza legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, “neurri zilegia da, biktimek substantzia kantzerigeno bat hartzeko arriskuan egin dutelako lan”.
Eusko Legebiltzarrak, iragan ekainean, aho-batez onartu zuen Ponentziak egindako txostena, amiantoak sortutako kalteen inguruan. Txosten horretan Espainiako Gobernuari eskatu zitzaion konpentsazio-funts baten sortzea, amiantoaren ondoriozko kalteek eragindako langileentzat. Azken urteotan, Europar Batasuneko beste herri batzuek biktimak ekonomikoki lagundu duten bitartean, Espainiak ez du deus egin. Justiziarik gabe jarraitzen dugu”, salatu du Aiartzak. Legebiltzarkide jeltzaleak beste behin ere eskatu du funts bat abian jartzea “pertsona hauek auzitegietara ez jotzeko. Urteotan substantzia kantzerigeno batekin kontaktuan egoteak eragindako kaltea arintzeko”.
EAJ-PNVk Frantziako eredua jarraitzea proposatu du funts hori sortu, patologiak zehaztu eta kalte-ordainen mailak erabakitzeko orduan. “2002tik Frantziak amiantoaren kaltetuak konpentsatzen ditu. Hemen 14 urteko atzerapena daramagu”, esan du Aiartzak. Ordezkari jeltzaleak galdetu du noiz arte itxaron beharko duten biktimek eta euren senitartekoek; kontuan hartuta, gainera, gaixotasun honek 50 urte eman ditzakeela aditzera eman gabe.
Eusko Legebiltzarreko bilkurak gaur onartu du Espainiako Gobernuari berriro eskatzea konpentsazio-funts bat sor dezala amiantoaren ondoriozko kaltetuentzat.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15