Prentsa Aretoa

2016/03/02

EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari eskatzen dio ezabatu ditzala reposizio-tasak eta errespetatu ditzala Euskadiko eskumen propioak osasun-arloan

Kerman Orbegozo legebiltzarkideak adierazi du “reposizio-tasak desagertzen ez diren bitartean, Osakidetzak segurtasun juridikoa eman behar die EPE batean aurkezten direnei”.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari eskatzen dio ezabatu ditzala reposizio-tasak eta errespetatu ditzala Euskadiko eskumen propioak osasun-arloan

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak ezinbestekotzat du Espainiako Gobernuak behin betiko ezabatzea PPk eta PSOEk behin eta berriro Estatuko aurrekontu-legeetan inposatutako reposizio-tasak. EAJ-PNVk autogobernua eta Euskadik osasunean zein funtzio publikoan dituen eskumenak errespetatzea eskatzen du. “Agerikoa da Eusko Jaurlaritzak ezin izan duela nahi zuen EPEa egin. Estatuko legeek ezartzen duen kopuru osoa atera da, ahal beste, eta segurtasun juridikoa eman zaio deialdi honi. Oinarrizko lege batzuk dauzkagu, ez dutenak gure autogobernua errespetatzen”, adierazi du Kerman Orbegozok.

“Muga horiek egongo ez balira, Osakidetzak eta Osasun Sailak ez lukete arazorik izango plaza-kopurua handitzeko”. Baina reposizio-tasa ezabatzen ez den bitartean, ohartarazi du Orbegozok, osasun-arduradunen betebeharra da segurtasuna eta bermeak eskaintzea enplegu eskaintza publikoan aurkeztutako pertsona guztiei.

Bestalde, Orbegozok ukatu egin du abian den EPEa hutsaren hurrengoa izatea. “1.000 lanpostu baino gehiago dira eta gehitu beharko dira eskaintza berrian jasoko direnak. Eusko Jaurlaritza hortan ari da lanean eta udan bertan deitu liteke”. Planteamendu horrek, ordezkari jeltzaleak esan duenez, sendotu egiten du euskal exekutiboaren apostua, Osakidetzako langileei eustekoa eta kalitatezko enpleguaren aldekoa. Zentzu horretan, osasun publikoaren defentsarako Elkarteen Federazioak egindako txostena aipatu du Orbegozok. Bertan, Estatuko osasun-kalitateko rankingean lehen postuan dago Euskadi. Horiek, amaitu du ordezkari jeltzaleak, “datu objektiboak dira, bultzatzen gaituztenak Osakidetzan hobekuntza etengabean lanean jarraitzera. Pertsonal-tasak eta gastu publikoa mantentzera eta handitzera”.