Prentsa Aretoa
2016/02/25
Eva Juez: “AHT beharrezko baliabidea da Euskadi atzean ez geratzeko eta aurrera egiteko”
EAJ-PNVko legebiltzarkideak defendatu duenez, trenbide sarearen azpiegitura bat beharrezkoa da Europarekin lotuta egoteko eta garapen ekonomikoa zein soziala bultzatzeko.
Abiadura Handiko Trenaren proiektuak darrai Euskadin; eta egiteke lanak badaude ere, EAJ-PNVren ustez, atzerapausorik ez duen errealitate bat da. “Pausoak ematen ari dira 2019an euskal Y-a amaituta egoteko. Iñigo Urkulluren gobernua konprometitua dago lan honekin, herriaren garapen sozialerako, ekonomikorako eta ingurumenekorako funtsezkoa izango baita”, nabarmendu du Eva Juez legebiltzarkideak.
EAJko legebiltzar-taldearen iritziz, azpiegitura honek komunikazio azkar eta eraginkorragoa ahalbidetuko du Frantzia eta Espainiarekin. “Beharrezkoa da Europarekin distantziak murriztea, eta, horretarako, komunikatzeko bide berriak sustatu behar ditugu”. Juezen hitzetan, “egitasmo honek ekonomia indartuko du, aberastasuna sortuko du herrian eta gure lurraldeak lotuko ditu. Funtsezko baliabidea da Euskadi atzean ez geratzeko, Europaren treneko bagoian egoteko. Onura garrantzitsuagoak ekarriko ditu”.
EAJ-PNVk nabarmendu egin ditu Urkulluren exekutiboak egindako esfortzuak, lanaren epeak eta konpromisoak betetzeko. “Euskal Y-a aurrerapauso bat da. Gure herriaren aurrerapenerantz pausoa. Herriaren apustu estrategikoa”.
Legebiltzarreko bilkurak EAJ-PNVren ekimena babestu du PSE eta PPren botoekin. Ekimen horretan, “Espainiako Gobernuari eskatu dio definitu ditzala proiektuak eta esleitu ditzala kreditu nahikoak ahalik eta epe laburrean lanak gauzatzeko”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15