Prentsa Aretoa

2016/02/18

EAJ-PNVk espero du Espainiako gobernu berriak erreforma energetikoa diseina dezala euskal sektore industriala laguntzeko

Javier Carro legebiltzarkide jeltzaleak ohartu du Raxoiren erreformak sortzen ari den kalteaz. “Azken lau urteotan enpresek ez dute energia-berriztagarrietan inbertitu”.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk espero du Espainiako gobernu berriak erreforma energetikoa diseina dezala euskal sektore industriala laguntzeko

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV espero du Espainiako Gobernu Berria bailagarria izan dadila “orain arte Raxoiren gobernuaren jarreran aldaketa nabarmena emateko estrategia energetikoan. Lau urte oso kaskarrak izan dira euskal industriarentzat”, esan du legebiltzarkide jeltzaleak. “Egia esan, politika energetiko kaskar baten ondorioak pairatzen ari gara. Enpresak ez dira energia-berriztagarrietan inbertitzera. Gobernu berri bat nahi dugu erregulazio erabat kaskarra goitik behera aldatzeko”, dio ordezkari jeltzaleak. 

EAJko legebiltzar-taldeak, Iñigo Urkullu lehendakariaren exekutiboak egin duen lanarekin batera, trantsizio energetikoaren plangintza baten alde egiten du. “Gas naturala eta petroliotik energia-berriztagarrietara pasatzea da estrategia berri baten oinarria hartuta-. Beharrezkoa da berriztagarrietan eta energia eraginkorrean oinarritutako aldaketa bultzatzea, erregai fosilen menpekotasuna murriztuz eta kontsumoaren mailak gutxiagotuz”.

Javier Carrok nabarmendu du energiaren sektoreak Euskadin duen indarra. “Nazioarteko etorkizunean aurreneko hamar postuetan dago. Egun, 350 enpresa baino gehiago ditugu guztiz espezializatuak eta horietan 24.000 pertsona baino gehiago egiten dute lan erabateko gaitasunarekin katearen balorean. Enpresa horiek, Carroren hitzetan, nazioarteko proiektuen buru izan dira –BC Materials, esate baterako-; euskal zentro espezializatua material berrietarako ikerkuntzan eta produktu berriztatzaileak garatzen dituena materia arraroak ezagutzen diren mineralen menpe ez izateko; beharrezkoak direnak  energia-berriztagarriak garatzeko.