Prentsa Aretoa
2016/02/11
Indarkeria-biktima guztien aitorpen integratzailea defendatu du EAJ-PNVk
Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu egin du esparru honetan Eusko Jaurlaritza egiten ari den lana; horregatik, Urkulluren exekutiboari eskatu dio aitorpeneko eta omenaldiko ekitaldiak egiten jarrai dezala, terrorismoa, indarkeria eta giza-eskubideen urraketa izan duten pertsonak omentzeko.
Behar eta zorra etikoa dagoela kontuan hartuta, EAJ-PNVko legebiltzar-taldeak Urkulluren exekutiboari eskatu dio memoria, egia, justizia eta ordainari buruzko politika publikoak bultzatzen jarrai dezala, Gogora Institutua eta Giza Eskubideak eta Biktimen Zuzendaritzari bitartez. Memoria eta iraganeko errebisio kritikoa, Iturratek dioenez, bermerik onena izango da horrelakoak berriro ez gertatzeko. “Memoria barneratzaile bat behar da, iraganeko jazoera traumatikoak baztertzeko”.
Legebiltzarkide jeltzalearen ustez, indarkeria-biktima guztien aitorpen integratzaile bat garrantzitsua da; eta, horren harira, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio “erakundeen eta gizartearen aitorpen hori adierazten jarrai diezaiela biktima guztiei; terrorismoa, indarkeria eta giza-eskubideak urratuta izan dituztenei. Esfortzu guztiak babesten ditugu, erakundekoak eta gizarteak berak egindakoak, biktimak eta gizartea lotzen jarraitzeko”.
Memoriaren eta aitorpenerako politika hauen defentsa egin du Iturratek Legebiltzarreko gaurko bilkuran. Horretan ere, EH Bilduk eskatuta torturaren inguruan eztabaidatu egin da. EAJ-PNVk berretsi du pertsona ororen giza-eskubideen aldeko bermea egin behar dela. “Baztertu beharreko jokabidea da tortura, edozein alderdik edo erakunde demokratikoak oinarri hori bere gain hartu beharko luke”. Giza-eskubideen urraketari, Iturratek gaineratu du, kasu guztietan erantzun berbera eman behar zaio eta biktimek jokaera bera merezi dute. EAJ-PNVk bere solidaritatea adierazi die tortura eta tratu txarrak pairatu duten pertsonei.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15