Prentsa Aretoa
2016/02/10
Iturrate: “LGBT pertsonen eskubideen aldeko borroka denon artean egin behar dugu. Funtsezkoa da erabateko erantzuna edozein diskriminazioa saihesteko”
EAJ-PNVko legebiltzarkideak nabarmendu du Jaurlaritzaren lana eskoletan sentsibilizazio eta normalizazioari buruz, adingabeko transexualen erabateko garapena bermatzeko. “Lehenbiziko arreta da gakoa irakasleen beharrak igartzeko”.
Eusko Legebiltzarrak 2012an onartu zuen transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzko Legea. Lau urte beranduago, Iñigo Iturrateren berbetan, lege horrek baimendu du “kolektibo baten (gay-ak, lesbianak, bisexualak eta transexualak) berdintasuna eta euren giza-eskubideak sendotzea. Gizarte bezala pozik gaude legea nola garatu den, baita erakundeek eta kolektiboek ere egindako eguneroko lanarekin edozein bazterketa ekiditeko eta bizikidetza era bakean sustatzeko”.
Azken urteotan emandako aurrerapausoak adierazgarriak dira hezkuntza, osasun eta enplegu sailetan; haatik, Iturratek ohartu duenez, bidea luzea da. “Norabide egokian ari gara, baina oraindik bide luzea dugu. Legeak berak eta politika publikoak emandakoa azpimarratu nahi dugu, baina lanean jarraitu behar dugu egungo oztopoak gainditzeko, pertsona hauen garapena oztopatzen dutelako. Iturrateren ustez, arlo guztien artean, eskoletan hobetzea behar-beharrezkoa. “Hezkuntzan adingabeko transexualei arreta emateak euren identitatearen garapena bermatuko du. Eskolan adingabekoak bere burua garatzen du; eta, horregatik, beharrezkoa da zentroek baliabideak izatea aurretik kasuak aurreikusteko eta dibertsitate sexuala barneratzeko”.
Azken bi ikastaroetan, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak Legebiltzarrean emandako datuen arabera, 70 ikastetxe baino gehiagok heziketa jaso zuten genero identitatearen eta dibertsitate sexualaren inguruan. 1.000 irakasle aholkatu zituzten eta Lehenengo eta Bigarren Hezkuntzako 4.000 ikasle baino gehiago egon ziren afektibitate-sexualari buruzko ikastaroetan, Berdindu zerbitzuaren ekimenen barnean. Zerbitzu honek LGBHko pertsonei erabateko arreta eskaintzen die, eta 2015ean familiengandik, baita profesional, erakunde eta kaltetuengandik ere, ia 2.000 kontsulta jaso zituen.
EAJ-PNV pozarren da emaitza on hauengatik eta gizarteak bere osotasunean egindako lanagatik berdintasunean eta dibertsitatearen begirunean aurrera egiteko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15