Prentsa Aretoa

2016/02/04

IRPHaren berehalako indargabetzea eskatu dio EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari mailegu hipotekarioentzako erreferentziazko gisa

Aitor Urrutia legebiltzarkide jeltzaleak konponbideak eskatu ditu kaltetuak izan diren pertsonentzako, egun IRPHra lotutako hipoteka bat daukatelako.

rss Ezagutzera eman
IRPHaren berehalako indargabetzea eskatu dio EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari mailegu hipotekarioentzako erreferentziazko gisa

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV legebiltzar taldeak estatuko agintariei eskatu die IRPHaren berehalako indargabetzea, banketxeek erabiltzen duten adierazletariko bat hipotekak gaurkotzeko interes aldakorrarekin. IRPH Kutxa eta IRPH Banketxea aukerak duela urte batzuk desagertu ziren legedian, baina entitate batzuek erabiltzen jarraitzen dute hipotekadunen artean. Aitor Urrutia legebiltzarkide jeltzaleak aldarrikatu du jarduera horren amaiera, eta, aldi berean, “guztiontzako konponbideak eskatu ditu kalte ordain hauek pairatzen ari diren bezeroentzat. Konponbide hauek gaur arazoak dituztenentzat eta etorkizunean arazoak izateko arriskuan daudenentzat mailegu hipotekarioak eskatzean. Jaurlaritzak baliabide guztiak martxan jarri behar ditu, Kontsumobide barne, IRPHaren kaltedunak laguntzeko”.

Aitor Urrutiak, horren harira, nabarmendu du Europar Batasunaren zeregina kontsumitzaileak babesteko orduan; eta, hortaz, kontratu hipotekario zein zorraren diru-itzulketa prozedurak harmonizatzera zuzenduriko lege proposamenak egin ditzala eskatu dio EBri. Azkenik, ekimenak ere eskatu ditu familien kaudimen gabeziari laguntzeko, eta partikular zein etxeentzako bigarren aukerei buruzkoak.