Prentsa Aretoa
2016/01/15
Egibar: “Negoziazioa da gakoa euskal gizarteak libre eta demokratikoki erabakiko duena asetzeko”
Legebiltzar-taldeko bozeramaileak ziurtatu du, euskal autogobernua oinarri sendoetan oinarritzeko, lehenik Euskal Herria aitortu behar dela bere erabakitzeko eskubidea ahalbidetzeko asmoz. “Proiektu berri bat planteatzen dugu, eta, horretan, Euskal Herria existitzen dela aipatzen da. Hau da abiapuntua, aitorpen hori eta erabakitzeko eskubidea lotuta daude”.
-
Joseba Egibarren adierazpenak Autogobernua Lantaldeari buruz 2016/01/15
Autogobernuaren Lantaldea gaur goizean izan da Legebiltzarrean, eta Joseba Egibarrek adierazi duenez, herritarrei galdeketak Estatuaren betebeharra suposatuko luke irtenbide bat bilatzeko orduan, beti ere, Legebiltzarraren agindua eta gizarteak libre eta demokratikoki erabakitzen duena kontuan hartuta. “Gaia da ea garrantzia ematen diogun gizarteak libre eta demokratikoki erabakitzen duenari. Orain arte ez dago aipatutako betebeharrik, baina une batean edo bestean egon beharko da. Aldebikotasuneko aukera aurkezten dugu, hots, negoziaziorako proposamena. Akordioek aldebakartasuna saihesten dute, baina akordioari aurre egiteko ezetzak aldebakartasunari bidea ematen dio”.
Bozeramaile jeltzalearen ustez, negoziazioa da gakoa etorkizunean euskal gizarteak libre eta demokratikoki erabakiko duena asetzeko. “Aldebakartasunera ez doa inor, eramaten zaituzte. Eta, Katalunia da adibidea, Espainiako gobernuak negoziazioa baztertu duelako. Negoziazioa da aldebikotasunaren ondorioa, baina negoziaziorako prest ez egoteak aldebakartasunari bidea ematen dio”.
Joseba Egibar etorkizunari begira baikor dago, eta egungo legegintzaldia amaitu bitartean oinarri politiko, ekonomiko eta sozialak ezartzeko aukera dagoela uste du. “Erabaki estrategiko batzuei buruz ari gara eta datorren belaunaldietan eragina izango dute. Hori dela eta, tentu handiz ibili behar dugu, ahalik eta kontsentsu handiena bilatzen eta inongo betorik gabe. Gizartearen ongizatea da garrantzitsuena”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15