Prentsa Aretoa

2016/01/12

EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean erroldatu du autogobernua eguneratzeko oinarriak jasotzen dituen agiria

Euzko Abertzaleen Taldeak Legebiltzarrean erroldatu du Ponentziak berak finkatu zituen bi lan eremuri buruzko hausnarketak biltzen dituen testua: Estatutuak ekarri dituen lorpenen balorazioa, eta autogobernua eguneratzeko oinarriak.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean erroldatu du autogobernua eguneratzeko oinarriak jasotzen dituen agiria

ARGAZKIA JAITSI

Autogobernuari buruzko Ponentziak ezarri zituen prozedura eta epeak aintzat hartuta, Euzko Abertzaleen Taldeak astearte honetan Legebiltzarrean erroldatu du Ponentziak berak finkatu zituen bi lan eremuri buruzko hausnarketak biltzen dituen testua: Estatutuak ekarri dituen lorpenen balorazioa, eta autogobernua eguneratzeko oinarriak.

Agiri hori ostiral honetan Ponentziak egingo duen bileran defendatuko dute, eta bilera horretan irekiko dute lan fase berria. Legebiltzar taldeek eztabaidatuko dituzte erroldatutako dokumentu horiek, eta saiatuko dira akordio bat ixten, autogobernuaren eraldaketa lortzeko. 

*Dokumentua ikus ezazu erantsitako artxiboan.