Prentsa Aretoa
2015/12/16
EAJ-PNVk Marokori eskatzen dio onar dezala saharar herriaren autoderminazio eskubidea, eta ez dezala erreferenduma atzeratu
Josune Gorospe legebiltzarkidea parte hartzen ari da egunotan Frente Polisarioaren XIV Kongresuan, Dakhlan, saharar errefuxiatuen kanpamentuan.
EAJ-PNVk konponbide justu eta behin betikoa aldarrikatzen du saharar herriarentzat, berrogei urte daramatzana bere independentziaren alde borrokan. Lau hamarkada pasa dira jada -gogoratu du Josune Gorospe legebiltzarkideak- Madrilgo hiru aldeko Akordioetatik. Orduan, hilzoriar zegoen diktadura arduragabe batek bere herritarrak abandonatu eta Marokoko zati bat ilegalki okupatzea ahalbidetu zuen. Berrogei urteotan okupazio ilegal hori finkatu da, errepresioak jarraitu du eta saharar herritarren sakrifizioa gogortu egin da, bai okupatutako lurraldeetan, bai Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduetan.
“Ordutik hona herritarrek hainbeste irrikatzen duten autodeterminaziorako erreferendumaren zain jarraitzen dute. Nazioarteko Komunitateak ekimen politikoak sustatu behar ditu, konponbide justu eta behin betikoa lortze aldera, saharar herriaren erreferendum bidezko autodeterminaziorako eskubide zilegiaren alde”, adierazi du Gorospek. “Ezin da beste alde batera begiratu, ezta berrogei urtez okupatuta egondako herri bat behin betiko kondenatu ere. Ezin dira nazioarteko betebeharrak albo batera utzi”.
Legebiltzarkide jeltzalea Frente Polisarioaren XIV. Kongresura joan da, eta bertan Marokori eskatu dio erreferenduma onar dezala Nazio Batuek adostutako baldintzetan, eta amaiera eman diezaiola lurralde okupatuetan giza eskubideak urratzeari. “Jazarpenak eta errepresioak aurrera jarraitzen dute eta funtsezkoa da Mendebaldeko Saharan Erreferendumerako Nazio Batuen Misioaren agintea luzatzea, saharar herritarren giza eskubideak errespetatzea bermatu ahal izateko”. Erakunde honek, Josune Gorospek gaineratu duenez, giza eskubideen egoera berrikusi behar du, eta baita marokoar erregimenaren gehiegikeriaren aurrean herritarrak babestu ere.
EAJ-PNVko legebiltzarkideak gogoratu du laguntza humanitarioak ahalbidetzen duela pertsona errefuxiatuek behar oinarrizkoenak asetuta izatea. “Herritarrak gure laguntzaren beharrean daude bizirik irauteko eta pairatzen duten elikadura-krisi larria baretzeko. Ez ditzagun guk ere ahaztu”. Josune Gorospek balioan jarri du Euskadik saharar herriarekin beti erakutsi duen solidaritatea, eta erakunde eta pertsonei eskatu die jarrai dezatela laguntzen, bai elikagaiak bidaltzen, bai Nazioarteko Zuzenbidearekin bat datorren konponbide iraunkor baten alde aktiboki lan egiten.
Josune Gorospe eta EH Bilduko Diana Urrea legebiltzarkideak Frente Polisarioaren XIV. Kongresuan parte hartzen ari dira, abenduaren 20ra bitartean, Argeliako Dakhlako errefuxatuen kanpamenduan, “Bakea eta Askatasuna Saharar Herriarentzat” Legebiltzar Taldeartekoaren izenean.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15