Prentsa Aretoa

2015/12/09

EAJ-PNVk sozialistekin lortutako aurrekontu-akordioa aldarrikatu du, egonkortasunerako tresna eta ekonomiaren berreskuratzerako faktore gisa

EAErako aurrekontu-proiektuak tramite berri bat gainditu du gaur, jeltzaleek eta sozialistek adostutako osokoez besteko zuzenketak onartuta. Hilak 23ko Osoko Bilkuran onetsiko dira aurrekontuak.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Amaia Arregi EAJ-PNVko legebiltzarkideak balioetsi egin du Alderdi Sozialistarekin lortutako aurrekontu-hitzarmena, hirugarren urtez Kontu Publikoak onetsiko dituena. Arregik Ogasun eta Aurrekontu Batzordean adierazi duenez, “akordioa ekarpen ona da Eusko Jaurlaritzari egonkortasuna emateko eta ekonomiaren eta enpleguaren berraktibatze-politikak indartzeko, Euskadin hasitako berreskuratze ekonomikoa mantentzeko beharrezko aktiboa da”.

Talde jeltzaleak nabarmendu du 2016ko kontuek ahalbidetuko dutela oinarri onak ezartzea, krisia iraganeko gauza izan dadin. “Aurrekontuetan jasotako oinarriek ahalbidetuko dute etorkizun bat non hazkunde eta enplegu-sorkuntza handiagoa izango den, kalitatezko enplegua gainera. Aurreikusitako kontusailek baldintzak sortzen lagunduko dute, galdutako lanpostuak pixkanaka berreskuratzen joateko”, adierazi du Arregik.

Euskadiko aurrekontu-proiektuaren defentsan, Josune Gorospe legebiltzarkideak izaera soziala nabarmendu du. “Aurrekontu hauek mantendu egingo dute gizarte babes eta kohesiorako euskal eredua. Gastu osoaren %75,4 soziala izango da: Osasuna, hezkuntza, eta gizarte politikak”, azpimarratu du Gorospek.

Aurrekontuek beste tramite bat gainditu dute gaur Eusko Legebiltzarrean: talde guztiek aurkeztutako ezosoko ia 1.400 zuzenketak eztabaidatu dituzte. EAJ eta PSE-EEren arteko akordioak ahalbidetu du adostutako berrehun inguru zuzenketa onartzea, eta gainontzekoak ezeztea. Abenduaren 23an onartuko ditu Osoko Bilkurak datorren ekitaldiko kontu publikoak.