Prentsa Aretoa
2015/12/02
Norberto Aldaiturriaga: “Gure bizitza-ohiturak aldatu behar ditugu, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan laguntzeko”
EAJ-PNVk bat egiten du Pariseko Aldaketa Klimatikoari buruzko Goi-bileran -COP21- akordio global eta loteslea lortzeko beharrarekin, emisio gutxiko gizarte baterantz aurrera eginaraziko diguna.
“Aldaketa klimatikoaren aurkako borrokak guztiok konprometitzen jaitu, erakundeak eta gizartea bere osotasunean. Horregatik, garrantzitsua da gutako bakoitzak lan egin eta konpromisoak bere gain hartzea”. Norberto Aldaiturriagak, EAJ-PNVko legebiltzarkideak, aitortzen du bizitza-ohituretan aldaketak emateak denbora eskatzen duela, baina beharrezkoa izango dela baldin eta planeta jasangarriagoa eta aldaketa klimatikoaren ondorioei aurre egiteko gai izango dena lortu nahi badugu. “Parisko Konferentziako helburuak partekatzen ditugu eta desiragarria da emisio-kurbak ahalik eta azkarren kontrolatzea. Euskadi Europarekin lerrokatuta dago eta lanean dihardu negutegi efektuko gasak gutxitzeko”, adierazi du euskal ganberan legebiltzarkide jeltzaleak.
Norberto Aldaiturriagak guztion kontzientziara egin du dei, “gutako bakoitza bizitza-ohituretan aldaketak sartzen has dadin. Kontsumo-gizarte bat gara eta ardura partekatua daukagu. Ezin gara aldaketa klimatikoaren aurka munduak duen borrokatik albo batera geratu”.
EAJ-PNVk arrakasta eta trebetasuna desiatu dio Eusko Jaurlaritzari Aldaketa Klimatikoari buruzko Gailurrean. Foro horretan, Ingurugiro eta Lurralde Politikako sailburuak, Ana Oregik, Euskadin erakunde publiko eta pribatuak gauzatzen ari diren aldaketa klimatikoaren aurkako hamabi ekimenak aurkeztuko ditu. “Administrazio eredugarri bat dugu energia kontsumoaren gutxitzean, eta estrategia argia duen exekutibo bat, garapen eredu berri baterantz jotzeko. Estrategia horrek 2030erako ezartzen duen helburua da negutegi efektuko gasen emisioak %40 gutxitzea”, gogoratu du ordezkari jeltzaleak. Aldaiturriagak adierazi duenez, Euskadi norabide onean doa, pausuak ematen aldaketa klimatikoa baretzearekin konprometituta dagoen gizarte baterantz. “Lagundu dezagun guztiok hurrengo belaunaldientzat mundu hobeago bat uzteko”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15