Prentsa Aretoa

2015/11/26

Udalak Beldur Barik Gunea programan sartzeko animatu ditu EAJ-PNVk, jai giroetan sexu bidezko erasoak saihesteko

Uztailean abian jarri zen programa hau, eta, dagoeneko 24 udal parte hartzen ari dira. Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzalearen ustez, “oinarrizko erreminta bat da gazteak ohartarazteko indarkeri matxistaren aurrean; eta, berdintasunean eta begirunean oinarritutako jarrerak sustatzeko”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Emakumearen Aurkako Indarkeria deuseztatzeko Nazioarteko Egunaren biharamunean, EAJ-PNVk beste behin ere emakumearen aurkako indarkeri oro gaitzetsi eta errefuxiatu du. “Indarkeria-adierazpen onartezinen aurrean erabateko erantzun bateratuak beharrezkoak dira”. Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkideak gazteen eginkizuna nabarmendu nahi izan du berdintasunezko gizartea eraikitzeko; baita euren parte-hartzea ere, eraso matxistak saihesteko. “Mutilek begirunean eta berdintasunean oinarritutako harremanak eratu behar dituzte, eta, bere isiltasun gaizkideari amaiera eman behar diote erasoren bat ikustean”, adierazi du ordezkari jeltzaleak.

Uda honetan aurkeztu zen Beldur Barik programa, jai eta aisialdirako giroetan sexu-erasoak saihesteko asmoz; eta, halaber, gazteen artean arazo hau ekiditeko. Guztira, Arrizabalagak esan duenez, dagoeneko 24 udal parte hartzen dira programa hau euren herriko jaietan martxan jarrita. Izan ere, begirunean, berdintasunean eta autonomian oinarritutako jarrerak bultzatzea izan da helburua. “Nabarmentzekoa da erakunde guztiek egindako esfortsua arazo larri honi amaiera emateko. Jarrai dezagun elkarrekin lan egiten eta laguntza handiagoa lortzen”. EAJ-PNVk udal guztiak gonbidatu ditu Beldur Barik Gunea programa partea hartzera; eta, horrela, gizarteari erabateko mezua bidaltzeko jarrera sexisten aurka.

Konpromisoko eta batasuneko mezu hori babestu dute Legebiltzarreko talde guztiek; izan ere, Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio programa hau azter dezala eta beharrezko jarduerak egin ditzala jarrera sexisten kontrako eginkizunak hobetzeko helburuarekin.