Prentsa Aretoa

2015/11/23

EAJ-PNVk bat egin du Bamakoko atentatuak gaitzesteko kontzentrazio isilarekin

Ordezkari jeltzaleek gogor gaitzetsi dituzte Maliren hiriburuan izan diren atentatuak; eta, halaber, gizarteari eskatu diote basakeri guztiak errefusatzea “basakeri horren jatorria edozein izanda kontuan hartuta”.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk bat egin du Bamakoko atentatuak gaitzesteko kontzentrazio isilarekin

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVko legebiltzarkideek, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin batera, bost minutuko isilunea egin dute Bamakoko biktimei solidaritatea agertzeko. Kontzentrazioa Legebiltzarraren kanpoaldean izan da, biktimak oroitzeko eskulturaren ondoan, hain zuzen ere.