Prentsa Aretoa
2015/11/16
EAJ-PNV, Pariseko biktimekin
EAJ-PNVko legebiltzarkideek bat egin dute Iñigo Urkullu lehendakariaren deiarekin euskal erakundeetan kontzentrazioa egiteko, ostiralean Parisen izandako atentatuak gaitzesteko. Legebiltzarraren kanpoaldean, biktimak oroitzeko eskulturaren ondoan, 5 minutuko isilunea izan da biktimen senideei eta lagunei solidaritatea agertzeko.
EAJ-PNVko legebiltzar-taldeak bat egin du euskal erakundeetan egindako Pariseko atentatuak gaitzesteko ekitaldiekin. Kontzentrazio isila izan da Legebiltzarraren kanpoaldean, eta, legebiltzarkide jeltzaleek Frantziari eta biktimei solidaritatea agertu nahi izan diete. “Jakin behar dute bakarrik ez daudela, eta, batasunatik eta elkarrenganako lanetik terrorismoarekin amaituko dugula. Ez dugu amore emango mina eta izua agertu nahi dutenen aurrean, oinarrizko eskubideen aurka egiten dutelako. Bizitzeko eskubidea lehenengo eskubidea baita”.
EAJ-PNVk gizarteari eskatu dio “orokortasunean ez erortzeko eta komunitate musulmanaren aurka ez egiteko. Islamaren atentatuen beldurra ere partekatu behar dugu. Euskadik terrorismoaren alde txarrena ezagutu egin du, baita ETArekin bidegabeko laguntza-akusazioak ere. Esperientzia hori kontuan hartuta xenofobiarekin amaitzeko lan egin behar dugu”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15