Prentsa Aretoa
2015/11/12
Ikusmen-galera guztiak ikertu eta gaixoei eragindako kaltea ordaintzea eskatu du EAJ-PNVk
Kerman Orbegozo legebiltzarkide jeltzaleak Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldearen elkartasuna adierazi die begietako ebakuntzetan kaltetutakoei. “Kezkatuta gaude eta irtenbiderik egokiena bilatu nahi dugu. Beharrezkoa da kausak argitzea eta erantzukizunak zehaztea, kaltetuei ordaintzeko”.
Eusko Legebiltzarrak erdibideko zuzenketa onartu du, Osakidetzari eskatzeko jarrai dezala ikerketarako beharrezko izapideekin, erretinako kirurgian begi batean ikusmen-galera kasuak argitu ahal izateko. Euskadin 13 pertsona izan dira kaltetuak, horietatik 9 osasun-zentru publikoetan izandako ebakuntzetan, eta gainerakoak zentru-pribatuetan. “Ezinbestekoa da gertatutakoa argitzea, eta erantzukizunak zehaztea. Kaltetuek eskubidea dute jasandako kalteak ordaintzeko”, adierazi du Kerman Orbegozo legebiltzarkideak.
Ordezkari jeltzaleak kaltetuei elkartasuna agertu die, Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldearen izenean. Orbegozoren hitzetan, “lehenengo gauza pertsonen ondoan egotea da. Egoera larria da oso, eta gure babes osoa eskaini behar diegu. Gertatutakoak kezkatu egiten gaitu eta irtenbide egoki bat nahi dugu”. Hori dela eta, EAJ-PNVk uste du Osakidetzak kaltetuei babes osoa ematen jarraitu behar duela. “Osakidetzaren zuzendaritzak badihardu jada”, nabarmendu du legebiltzarkide jeltzaleak. “Osakidetza gaixoen esanetara dago, laguntza eta informazioa eskainiz, hasitako tramiteen aurrean. Ezin dugu ahaztu ere oftalmologoak izan zirela susmoa adierazi zutenak, ikusmena-galera akastun botika baten ondorioz eman zela”.
Osasun zerbitzu publikoak produktuaren lagina unibertsitate-zentro independente baten esku utzi du, kausak argitzeko eta etorkizunean beharrezko neurriak hartzeko. “Ikerketa horiek guztiek lagunduko dute erantzukizunak zehazten; eta, hala badagokio, produktu sanitarioa hornitu zuen farmazia-enpresaren kontrako ekimen legalak hasten.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15