Prentsa Aretoa

2015/11/11

Sahara laguntzen jarraitzeko eskatu du EAJ-PNVk

“Bakea eta Askatasuna Saharan” Legebiltzarkideen Taldeartekoak, ‘Otsailak 27‘ Euskal Elkarteen Koordinakundearen ordezkariekin batera, aurkeztu du Sahararen aldeko euskal elkartasun karabana solidarioaren 12. edizioa.

rss Ezagutzera eman
Sahara laguntzen jarraitzeko eskatu du EAJ-PNVk

ARGAZKIA JAITSI

Sahararen Aldeko Karabana Solidario berria Bilbotik irtengo da datorren otsailaren amaieran; eta, horretarako, “Bakea eta Askatasuna Saharan” Legebiltzarkideen Taldeartekoak prentsaurrekoa egin du Eusko Legebiltzarrean ‘Otsailak 27’ Euskal Elkarteen Koordinakundearen ordezkariekin batera, ekimenaren 12. edizioa aurkezteko.

Jone Berriozabal EAJko legebiltzarkideak eskatu du beste behin ere Sahara herria laguntzen jarraitzeko, kontuan hartuta Mendebaldeko Sahararen egoera larria, azken egunotan izan diren uholdeak direla eta. “Beharrak ugari dira eta egoera larria da. Hemendik ere lagundu ahal dugu. Euskaldunok beti solidarioak izan gara eta Sahararekin dugun harremana estua da. Laguntzari eta konpromisoari heltzen jarraitu behar diegu”.

Erakundearen ordezkariek Legebiltzarreko taldeartekoaren esfortzua azken urteetan eskertu dute; izan ere, “Sahara herriaren sufrimendua arintzen du eta indarra ematen digu autodeterminazioaren alde lan egiteko”.