Prentsa Aretoa

2015/11/02

EAJ-PNVk babesten du Rioja Alavesa identifikazioa, kalitatearen erakargarritasun gisa

Luis Javier Telleria legebiltzarkide jeltzaleak bere burua eskaini dio Arabako ardogintza sektoreari, “jatorrizko deitura babesteko, Arabako Errioxako ardandegidunen lan ona mantentzeko eta mahastiak askatzeko Errege Dekretua indarrean sartzearekin duten arrisku-egoera leuntzeko".

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

2016ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean mahastien landen erregimena baimen administratiboen sistemaren bidez arautuko duen Errege Dekretua. Arautegiaren eraginez, ordezkari jeltzaleak salatu duenez, “ardoaren merkatua askatzea ekarriko du, eta Arabako Errioxakoa moduko sektore baten desestrukturazioa. Oso ondo antolatutako sektorea da, eta bere ardandegiek eta mahastizainek zailtasunak izango dituzte marka handien lehiari aurre egin ahal izateko”.

EAJ-PNVk uste du, Arabako Errioxako ardoak kaltetzeko arriskuaren aurrean, beharrezkoa dela desberdindutako negozio-eredua gorde eta babestea. “Ardoen identitatea hobetu beharra dago, ekoizpen-gunearen izena argi erakusten duten etiketekin. Arabako ardandegiak txikiak dira, familiakoak, Goi Errioxan baino dibertsitate handiagoarekin. Negozio-estruktura eta –eredu desberdinak dira, interes desberdinekin seguraski. Eta hortaz, interesgarria litzateke ikustea zer nolako ahalmena dugun Euskadin bodega handiekin aukera-berdintasun egoera lortzeko”, aldarrikatu du Luis Javier Telleriak.

Adierazpen hauek Eusko Legebiltzarrean egin ditu, Legebiltzarreko Ekonomiaren Garapeneko Batzordean. Agerraldia egin dute bertan Arabako Errioxako Ardandegien Elkarteko (ABRA) zuzendariak. Ines Baigorrik erakundeei eskatu die inplikatu daitezela sektorea babesten eta lan egin dezatela “Arabako Errioxako ardoen identitatea zaintzeko. Borondate politikoa baino ez da ardoen etiketen identifikazio handiagoa eta hobean aurrera egiteko. Baina Madrilek, Ministerioak, atea gogor itxi dio. Babesa eta sustapena behar ditugu hemen”.