Prentsa Aretoa

2015/10/26

EAJ-PNVk Kontzertu Ekonomikoaren arrakasta defendatu du Eskoziako parlamentarien aurrean

Josune Gorospe legebiltzarkide jeltzaleak, gaur parlamentari eskoziarrekin izandako bilera batean, Euzko Alderdi Jeltzalearen sorrera lotu du Euskadin indarkeriaz historikoki eskubide politikoen abolizioarekin.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Kontzertu Ekonomikoaren arrakasta defendatu du Eskoziako parlamentarien aurrean

ARGAZKIA JAITSI

Eskoziako Finantzako Batzordearen parlamentariek Eusko Legebiltzarra bisitatu dute gainerako estatuen arteko akordio-fiskalak eta bere funtzionamendu praktikoa aztertzeko. Ordezkariak beste alderdiekin eta erakundeekin bilerak egiten ari dira Eskoziako autonomia handitzeari buruzko lege-proiektuaren inguruan.

Josune Gorospe legebiltzarkide jeltzaleak, gaur parlamentari eskoziarrekin izandako bilera batean, Euzko Alderdi Jeltzalearen sorrera lotu du Euskadin indarkeriaz historikoki eskubide politikoen abolizioarekin. “Kontzertu Ekonomikoa, ildo horretan, ez da pribilegio bat, horrela ikustarazi nahi duten bezala, baizik eta eskubide politiko historiko horien arrastoa, euskaldunei kendu zizkiguten eskubideak, hain zuzen ere”, esan du.

Ordezkari jeltzaleak, kontzertu ekonomikoa eta kupoaren ezaugarriak azaldu ostean, eta horiek euskal autogobernuaren zutabe nagusia direla esanda, adierazi du kontzertuko sistemaren arrakastaren adierazgarri nagusia dela gainerako autonomiak sistema horri begira daudela, baita nazioarte mailan ere. Horrela agerian utzi du Eskoziako Parlamentuak Euskadin egin duen bisitarekin. Eskoziak ezagutu nahi du Estatuarekin dugun eredu finantzieroa eta zerga-sistema”.

Azkenik, Gorospek aldarrikatu du Euskadiko alderdi politiko guztien akordioa eta kontzertu ekonomikoari babesa beharrezkoak direla. “Kontzertuaren inguruan guztion batasuna izango zen defentsarik onena”.