Prentsa Aretoa

2015/10/26

Ikuskizunen eta Jolas-jardueren lege berriaren adostasuna nabarmendu du EAJ-PNVk

Joseba Zorrilla lan-taldearen ordezkari jeltzaleak baieztatu duenez, behin betiko irizpena hobetu egin dute legebiltzar-talde guztiek egindako ekarpenei esker. Espero dugu babesa hori Bilkuran ere izatea”.

rss Ezagutzera eman
Ikuskizunen eta Jolas-jardueren lege berriaren adostasuna nabarmendu du EAJ-PNVk

ARGAZKIA JAITSI

Gaur goizean, Legebiltzarreko Lan-taldeak Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas-jardueren aztertzen duen lege-proiektuaren lanak amaitu ditu; eta, Joseba Zorrilla EAJko legebiltzarkideak “adostasun handia” nabarmendu du.  Izan ere, legebiltzar-taldeek egindako ekarmen gehienak behin betiko irizpenean sartu dituzte; beraz, “testua hobetu egin dugu eta lan egiten jarraitu dugu lege hau aho batez onartzeko Legebiltzarreko bilkuran.

Gaur onartu den testuak bere garaian Jaurlaritzak Legebiltzarrera bidalitako testuari eutsi dio. “Lehentasunezko hiru helburu markatu dira”, adierazi du Zorrillak. “Ikuskizun publikoetan segurtasuna handitzea, asialdirako gizartearen ohituretara egokitzea eta ekintzaile berrien ekimenak laguntzea”. Aurreko legea onartu zenetik 20 urte igaro dira, eta denbora horretan, “gizartearen parametroak eta baita kulturalak ere” aldatu direla esan du ordezkari jeltzaleak.

Legeak zerga bat hartzen du Ertzaintzaren zerbitzu berezientzako ikuskizun jendetsuetan. “Zerga hau arrisku handiko ikuskizunetan baino ez da emango. Segurtasun Sailak adieraziko du zein kasutan emango den. Administrazio Publikoek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek ez diote zerga horri aurre egin behar”, azaldu du Joseba Zorrillak.

Irizpena Batzordean onartu behar da, eta, gero, Bilkuran. Azaroan legea onartzea espero dugu”.