Prentsa Aretoa
2015/10/22
Mendizabal: “Emaitza hobeak nahi ditugu EGAn eta gainontzeko ziurtagirietan, baina defendatu egiten dugu 30 urtez euskarak aurrera egiteko balio izan duena”
EAJ-PNVko legebiltzarkideak aldarrikatu du EGAk 30 urte baino gehiagoz izan duen garrantzia. “Hemendik, gure aitortza eta errespetua euskararen ezagutza ebaluatzeko sistema bat asmatu zutenekiko”. Akreditazio-eredu horrek, Mendizabalek nabarmendu duenez, euskararen erabilera sustatu du. “Garrantzitsua da nondik gatozen jakitzea”.
Eusko Legebiltzarrean gaur goizean izandako eztabaidan, talde jeltzalea ados agertu da EGA azterketetan lortzen diren emaitzak hobetu beharraz. “Euskararen ezagutza egiaztatzeko sistema bere osotasunean hobetzeko lan egin beharra dago, baita EGA ere”, adierazi du Garbiñe Mendizabalek. Nolanahi ere, EAJ-PNVko ordezkariak gogoratu du “dagoeneko Eusko Jaurlaritza badiharduela lan horretan”. Hile hasieran, Baliozkatzeen Jarraipenerako Batzordearen bilera batean erabaki zuen gai horretako aditu-talde bati eskatzea euskararen egiaztatze-sistema guztiak berrikustea (EGA, HAEE, Osakidetza, Hezkuntza…). Helburua da, besteak beste, Europako Hizkuntzen Markora egokitzea. “Aurrera egin eta hobetu nahi dugu, baina seriotasunetik eta zorroztasunetik egin beharra daukagu”, zehaztu du. Bilkuran egindako hitzaldian, Mendizabalek argi utzi nahi izan du EGA titulua hizkuntza gaitasun oso handiari dagokiola, eta ez dela Administrazio osoan eskatzen den ziurtagiria. “Guretzako, garrantzitsuena da ez da titulu bat, baizik eta gero eta gehiago izan daitezela euskara ikasi eta eguneroko bizitzan erabiltzan duten pertsonak. Titulu bat ez da beharrezkoa naturaltasunez moldatzeko”.
EAJ-PNVk testu bat adostu du sozialistekin eta EH Bildurekin, PPk eta UPyDk ere babestu dutena. Bertan, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diote Ganberan aurkez ditzala aditu-talde bati eskatutako berrikusketa-lanen ondorioak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15