Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/10/16

Harremanetarako Nazioarteko Taldearen ekarpenak eskertu ditu EAJ-PNVk, baina irtenbideak bertatik sortarazi behar direla gogoratu du

Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak ziurtatu du “alderdien arteko harremanak” ez direla inoiz eten, “ezta ezker abertzalearekin ere”; baina, elkarrizketarako beharra ohartu du, komunikabideetatik alderatuta. “EAJ-PNV elkargunerako abaguneak bilatzen jarraituko du, bereziki, Sorturekin”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVk Harremanetarako Nazioarteko Taldearen (HNT) gomendioak eta ekarpenak eskertu nahi izan ditu; baina, halaber, “gai hau Euskadin bertan” konpondu behar dela gogoratu du, “alderdi politiko guztien artean, alegia”. Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak nabarmendu duenez, elkargunerako aukerak sortu behar dira, bereziki ezker abertzalearekin, baina, “aukera horiek ez dutela ezertarako balio borondate politikorik ez badago”, esan du.

Iturratek onartu du arazoak daudela akordioak adosteko. “Argi dago arazoak daudela kalte eta min handia egon delako hainbat urteetan. Horregatik, konponbideak ez dira berehalakoak izango. Denbora behar da”. EAJ-PNVk jarraituko du elkarrizketarako bideak babesten, beti ere, giza-eskubideak kontuan hartuta eta demokraziarekiko begirunea errespetatzen. Era berean, Iturratek gezurtatu du, HNTk ziurtatu duen bezala, zubiak apurtuta daudela, ezta Sorturekin eta esker abertzalearekin ere”. EAJ-PNVk gune babestua aldarrikatu du, komunikabideen presioa alderatuta, guztion arteko elkarrizketak emaitza onak eman ditzan. “Proposamenak alderdi politikoen mahai gainean ipini behar dira, ez komunikabideen aurrean”, esan du.

Talde jeltzaleak gogoratu du dagoeneko erreminta bat dagoela, hau da, Bakea eta Bizikidetzarako Lantaldea, eta hori negoziaziorako jardueran baliagarria izan daiteke. “Baina, ponentziak edozein izena izanda, garrantzitsuena da borondatea egotea. Erreminta bat inoiz ez da oztopoa izan behar”, amaitu du Iturratek.

EAJ-PNV ez dator bat Brian Currin abokatuak lideratzen duen Harremanetarako Nazioarteko Taldeak egin duen ikuspegi hain ezkorra eta dramatikoarekin.