Prentsa Aretoa

2015/10/15

Memoria eta bakearen inguruan leialtasun handiagorekin jokatzea eskatu dio Iturratek PSE-EEri

Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak alderdi sozialista animatu du Bakea eta Bizikidetzarako Ponentziara bueltatzeko, “benetan zehaztasunez, diskrezioa eta kontsentsua kontuan hartuta, etorkizuna eraiki nahi baduzue”.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

EAJ-PNVko legebiltzar-taldeak PSE-EE alderdiari eskatu dio jokaera leialagoa izan dezala memoria, bakea eta bizikidetzaren inguruko gaietan. “Jaurlaritzaren kontrako oposizio oso gogorra egiten ari zarete, gobernua jipoitzeko”, adierazi du Iñigo Iturratek Legebiltzarrean.

EAJko legebiltzarkideak gogoratu du Urkullu lehendakariaren gobernuak Patxi Lopezek bere garaian bultzatu zituen bakea eta bizikidetza aldarrikatzeko Politika egiten duela. “Zuek gure laguntza eta babesa izan zenituzten, baina guk zuen manipulazioak ditugu”, esan du.

Iturratek alderdi sozialistari eskatu dio Bakea eta Bizikidetzarako Lantaldean parte hartzeko; izan ere, duela bi urte utzi zuten sozialistek ponentzia hori. “Gune babestu bat behar dugu, ika-mika politikoak alde batera utzita”, ohartu du ordezkari jeltzaleak. Iturratek ere desadostasun horiek deitoratu ditu, “funtsezkoetan ados gaudenean”. “Zorroztasunez eta zehaztasunez lan egin nahi badugu, diskrezioa eta adostasuna lortuta daukagu: Bakea eta Bizikidetzarako ponentzia”.

Azkenik, Iturratek PSE gonbidatu du ponentzia honetara bueltatzeko eta “elkarrekin lan egiteko etorkizuna eraikitzeko asmoz”, amaitu du.