Prentsa Aretoa
2015/10/15
Luis Javier Telleria: “Emakumeak nekazal munduan jasaten duen diskriminazioari amaiera emango dio legeak”
Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu du, gaur goizean, emakume nekazarien estatutuari buruzko Legea. Emakume nekazariaren Nazioarteko Egunean (Urriaren 15ean) egin zitekeen omenaldirik onena, EAJ-PNVko legebiltzarkidearen arabera.
Luis Javier Telleria legebiltzarkidearen hitzetan, Eusko Legebiltzarrak onartutako Legeak “ahalbidetuko du aitortzea historikoki emakumeak nekazal munduan egindako lan isila. Lan ikusezina eta inongo aitorpen profesionalik gabea”. Emakume nekazarien Estatutuak diskriminazio horri amaiera emateko helburua dauka. Gizonarekiko desberdintasun horri aurre egiteko erreminta baliagarrienetakoa da ustiapenen titularkidetasuna. Legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu duenez, erakundeek emakumeen titulartasuna lehenetsiko dute, diru-laguntzak emateko orduan. Gizarte Segurantzan afiliatzeko laguntza-lerroak ere ezarriko dira.
“Emakumeak nekazaritza sektorean izan duen itzalari amaiera emango zaio lege hau onartuta”, gaineratu du Luis Javier Telleriak. “Hemendik, gure aitorpena herri honen garapenari asko eskaintzen dion kolektibo horri”.
EAJ-PNVko legebiltzarkideak gainontzeko legebiltzar-taldeen ahalegina ere eskertu du, eta baita legea hobetze asmoz emakumeen elkarteek egindako ahalegina ere. “Ahalegin integratzaile bat, ahalbidetu duena gaur egun hain zaila izan ohi den ahobatezkotasuna”.
Legea egun berezi batean iritsi da. Gaur, urriak 15, emakume nekazarien Nazioarteko Eguna da. “Espero dut iritsiko dela egun bat, non ez diren beharrezkoak izango ez legeak, ezta oroipen-egunak”, amaitu du Telleriak.
Hainbat nekazal elkartetako emakume-talde batek bilkura jarraitu du. Eurek ere legearen garrantzia azpimarratu dute, benetako berdintasunerantz aurrera egiteko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15